Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

irunea etiketa duten bideoak

Iruñea: San Fermin 2024 Txupinazoa

Duguna dantza taldeak jaurti du txupinazioa Iruñeko San Fermin jaiei hasiera emanez eta euskal dantza protagonista izan da mundu osora zabaltzen diren udaletxe plazako irudi ikusgarrien bidez. AdiskiDantzan leloa zabaldu du lau haizetara Dugunak bere 75. urteurrena ospatuz eta euskal dantzak euskal kulturaren inguruan komunitatea saretzeko duen gaitasuna erakutsiz. Itxaso Martinez, Aritz Ibañez eta Anjel Arana, Dugunako kideak eta txupinazioa jaurti dutenak ageri dira udaletxeko balkoian festaz eta ikusmiraz gozatzen. Txupinazoa jaurti ondoren, ttunttunero eta gaiteroen emanaldiaren uneko irudiak dira batik-bat ikusi daitezkeen bideo honetan. Irudiak: Amaia Visus. Iruñea, San Fermin, Txupinazioa, 2024-07-06.

 

Dokumentuaren akzioak