Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lizartza: Inauteri-dantzak 2020

Dokumentuaren akzioak

Lizartza: Inauteri-dantzak 2020

2020/02/20 11:49

Otsailaren 16an, igandez dantzatu dira 2020 urte honetan Lizartzako inauteri-dantzak herriko plazan. Larunbatean baserriak bisitatu ondoren, igandean, kalez kale puskak biltzen ibili dira eta ondoren eguerdian inauterietako dantzen ziklo osoa dantzatu dute dantzariek: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostikoak, azken paseoa, makila-dantza eta pala-dantza. Aurtengoan lau talde atera dira Lizartzako plazara dantzara. Lizartzako hiru belaunalditako hiru talde eta laugarrena talde gonbidatua izan da. Lizartzarrek Astigarragako Astigar dantza taldeko kideak gonbidatu dituzte inauterietan beraiekin batera dantzatzera. Irudiak: Otsolar dantza taldea, Astigar dantza taldea. Inauteri-dantzak, Lizartza, 2020-02-16.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.