Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

inauteri-dantzak etiketa duten bideoak

Lizartza 1985 inauteri dantzak

1985ean, beste hainbat tokiko dantzekin egin zuen bezalaxe, Ikerfolk-ek Lizartzako inauteri-dantzak grabatu zituen. 1985eko iraileko festetan dantzatutako Lizartzako inauteri-dantzak ageri zaizkigu irudietan. Inauterietakoak dantzak izanagatik, dantza horiek urte askoan herriko festetan edo jairen baten aitzakian dantzatu ohi ziren eta ez inauterietan. 1994an, herriko adinekoen testigantzen laguntzaz, inauteriak berreskuratu zituzten Lizartzan eta dantzak ere inauterietan txertatu zituzten.

Lizartzako inauteri-dantzak 1936ko gerraren ondorioz galdu ziren eta 20 urtez dantzak egin gabe egon ondoren, 1955-56 inguruan berreskuratu ziren. Otsolar dantza taldeko kideek azaldu digutenez, belaunaldi berriko lehenengo talde hori da bideoan agertzen dena. 1985. urtean, 1955eko talde horri berriro dantzak egiteko gogoa piztu zitzaion. Herriko festetako emanaldia izango da bideokoa, Lizartzako festak irailaren 8an izaten baitira eta bideoa irailaren 9an grabatutakoa da. Handik gutxira dantzari talde hori Galdakaon izan zen Andra Mari taldeak gonbidatuta.

Hauexek dira Lizartzako inauterietako dantzen zatiak:

  • Paseoa
  • Lehenengoa
  • Bigarrena
  • Seigarrena
  • Ostiko-dantza
  • Etxe-dantza
  • Lau-ostiko
  • Azken paseoa
  • Makil-dantza
  • Brokel-dantza

Irudiak: Ikerfolk, Inauteri dantzak, Lizartza, 1985-09-09.

 

Dokumentuaren akzioak