Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Horra, horra, gure Olentzero!

Dokumentuaren akzioak

Horra, horra, gure Olentzero!

2018/12/18 10:05

Olentzero emakumeak hasi dira agertzen. Tradizioan Olentzero emakumeak izan dira. Olentzero ez zen beti lanbide eta forma berean irudikatzen. Batzuetan ikazkin, beste batzuetan arrantzale. Eguberrietan sutara botatzen zen enbor sendoari deitzen zitzaion Olentzero zenbait tokitan, eta pentsatzen da sutan duela jatorria gaur egun euskal papa-noelen tankera hartu duenak. Sutan jaio eta sutan hiltzen zen maiz garai batean beraz Olentzero. Enborretik panpina eratorri ote zen? Hain zuzen, panpina tankeran agertzen zen Orantzaroa ikertu du Leitzako ALKE elkarteak. Orantzaro ehiztari, dantzari, txistulari. Orantzaro jostun, artzain edo sorgin moduan ageri da. Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon edo emakume edo genero jakinik gabekoak. 2014an Olentzero emakumea atera zuten Iruñean. Olentzero gurea bada, egin dezagun gure Olentzero. Irudiak ALKE, Guregipuzkoa, Duguna, Txindurri. Musika: Travelling Brothers Big Band. Horra, horra, gure Olentzero! Dantzan.eus, 2016-12-19.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.