Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

orantzaro etiketa duten bideoak

Dokumentala: Leitzako Orantzaroa-Olentzero

Leitzako Olentzero edo Orantzaroaren inguruko kontuak jasotzen ditu dokumental honek. Hainbat herritarren testigantzak eta Orantzaroari lotutako erritu eta xehetasunak jaso dira. Leitzan Olentzero panpinak egin izan dira etxe eta baserrietako atari eta leihoetan jartzeko: amona xaharra, sorgina, arrantzalea, segalaria, dantzaria... Abenduaren 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin. Familiako kide guztiek banaka egur puska bana uzten zuten su berrian Olentzero ospatzeko, eta enborra handia ere aukeratzen zen egun horretan erretzeko; enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko. Batzuk Orantzaro janzten ziren egun horretan, eta umeei jarraika ibiltzen ziren. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza jarrita. Orantzaro panpinen buruak egiteko ere askotan kalabaza erabiltzen zen. Begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrutik ongi hustu, eta kandela pizten zitzaion. Zuzendaria: Xabier Unanua Goikoetxea. Sortzaileak eta gidoia: Juan Mari Barriola Gogortza. Fernando Oiartzun Sagastibeltza. Ekoizlea: Alke. Elkarrizketatuak: Patxi Barriola Zabaleta, Migel Sukuntza Sagistibeltza, Epifamia Zabaleta Gogortza, Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta. Leitzako Orantzaroa-Olentzero dokumentala, 2020-12-20.

Dokumentuaren akzioak