Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

leitza etiketa duten bideoak

Leitza: San Tiburtzio 2020 ezpata-dantza

San Tiburtzio egunez, abuztuaren 11n dantzatu ohi dute Leitzako Aurrera dantza taldeko kideek ezpata-dantza herriko plazan. Aurten, herrigunetik aldendu dira dantzari eta txistulariak eta bideo hau grabatu dute festetako egun handian argitaratzeko. Leitzako ezpata-dantzak Durangaldeako dantzari-dantzan du oinarria eta honako zatiak dantzatzen dituzte: saludoa, zortzikoa lekuan, zortzikoa, banangoa, binakoa, launakoa, makila-dantza, ezpata-dantza, txakarrankoa. Dantzariak: Alaitz Oiartzun Ugartemendia, Andoni Amadoz Azpiroz, Eneko Feo Miguela, Nahia Escudero Orbegozo, Nahia Barriola Hernandorena, Miel Olano Zabaleta, Ander Alduntzin Ibañez eta Ane Zabaleta Baños. Txistularik: Leire Retegi Fernandez, Eki Mateorena Zozaia, Jose Luis Uharte Azpiroz, Pilar Sagastibeltza Alduntzin eta Jose Mari Etxeberria Alduntzin). Grabaketa taldea: Andrea Kasares, Izar Ugartemendia, Manex Morena eta Iñaki Etxeberria. Ezpata-dantza, San Tiburtzio, Leitza, 2020-08-11.

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak