Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Euskal dantzak Parisen Arte Ederretako Akademian

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak Parisen Arte Ederretako Akademian

2022/04/07 15:55

Thierry Malandain koreografoak Frantziako Arte Ederretako Akademian sarrera egin du Parisen. Malandain Ballet Biarritzekin egindako ibilbideari gorazarre egiteaz gainera, euskal dantzek aparteko protagonismoa izan dute ekitaldian. Akademia militarretan dantza-instrukzioa jasotzen zen XIX. mendeko garaiak gogoan, dantza-agiriak eskuratzeko azterketetan hautagaiek dantzatu behar izaten zuten Vestrisen Gabota dantzatu du ekitaldian Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak, Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrik arrabitaz lagunduta. Akademiako kide berriek beraiek hautatzen duten ezpata mota jaso ohi dute sarrera opari moduan eta euskal makila hautatu eta jaso du Thierry Malandainek. Bilakako Arthur Barat dantzariak eta Sebastien Paulini txistulariak eskaini duten agurrarekin zoriondu dute Arte Ederretako Akademiaren kide berria. Etxeberrik eta Paulinik jo duten kaskarot-martxaren doinuekin borobildu da ekitaldia. Euskal dantzak Arte Ederretako Akademian, Thierry Malandain, Paris, 2022-04-06.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.