Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Caamaño & Ameixeiras: Florencio

Dokumentuaren akzioak

Caamaño & Ameixeiras: Florencio

2021/04/29 10:12

Sabela Caamaño soinujotzaileak eta Antía Ameixeiras arrabitariak osatzen dute Caamaño & Ameixeiras bikote musikal galiziar hau. Barrenetatik ateratzen zaien musikarekin osatu dute Florencio jota eder hau. Lurrari lotuta darraiten emakume eta gizonak dituzten protagonista bideoan, musika egiten laguntzen zein dantzan, beren bereak dituzte aire eta erritmoan. Florencio izena jarri diote piezari, hain zuzen, "Florencio, o Cego dos Vilares", alegia, Florencio, Vilares de Pinheirako itsuaren errepertorioko doinuak erabili baitituzte. Musikari, kantari, eta kasu honetan, arrabitari itsuen tradizio luzean azkenetakoa izan zen Florencio, Vilaresko itsua. Caamaño & Ameixeiras-ek 2021ean argitaratu dute Aire! diskaren piezetako bat da honakoa. Caamaño & Ameixeiras, Florencio, Aire!, 2021.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.