Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Altsasu: Santa Ageda 2017 zortzikoa

Dokumentuaren akzioak

Altsasu: Santa Ageda 2017 zortzikoa

2017/02/06 08:30

Atzo, Santa Ageda egunez dantzatu zuten lehen aldiz zortzikoa Altsasuko kintoek herriko plazan. Izan ere, beste lau egunez ere horrela aritu beharko dira txandaka, kinto guztiek zortzikoa dantzatu arte. Goizean goiz hasi ziren eskean eta, herrian zehar opilak saltzen eta dirua eskatzen aritu ondoren, arratsaldeko 19:00etan kintoen erreginak ireki zuen zortzikoa. Ondotik, bigarren erregina edo arduradun ordeak dantzatu zuen eta jarraian erregeak eta bigarren erregeak. Hona hemen atzo dantzatutako zortzikoaren zenbait pasarte. Irudietan bigarren erregina ageri da dantzan, Igone Augusto. Irudiak: Eire Vila. Santa Ageda, zortzikoa, Altsasu, 2017-02-05.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.