Dokumentuaren akzioak
Aiziritze: Kabalkada 1989 Marianak
Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudiotan inguruko nagusiak, emakume nahiz gizon, dantzan ikus ditzakegu bakoitza bere dantzakeran. Muxikoak dantzatu ostean marianak eman zituzten, zerabilten estilo aniztasunaren erakusgarri. Besteak beste phikak, oro har, bueltan ematen dituztela ikus dezakegu, eta aitzina berriz luze edo bi urrats eta phika(bueltan) batez.
Mañe Elgartena da jauzia markatzen entzun dezakegun ahotsa, Burgaintzi taldekoeri jauziak erakutsi zizkien dantza maisua hain zuzen.
Hona hemen marianak jauziaren urratsak grabaketan markatua entzun daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen:
- Aitzina phika lauetan
- Xinple lauetan
- Zeina-berriz zeina
- Ezker-eskuin-xinple eta hiru
- Zeina-berriz zeina
- Eskuin-ezker-akaba eta hiru*
*Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta hiru eta fini!
Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.
Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, kabalkada, marianak,1989-02-12.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak