Dokumentuaren akzioak
Raices 12 - Bolantes de Valcarlos TVE
Luzaideko bolanten inguruko saio honekin bukatzen dira Mintxo Garaikoetxeak helarazitako Raices TVEko programa gogoagarri horren dantzari buruzko atalak. Luzaideko danzariekin egindako grabaketan makilarien-dantza, mutxikoak, hegi, marianak, sorginak, euskaldunak, lapurtar-motxak eta bolant-dantza ikusi daitezke. Manuel Garrido Palacios-ek bi lagun elkarrizketatzen ditu Luzaiden, eta haiekin doa xehetzen Luzaideko dantzen inguruko kontuak. Bata, Patxi izenez aurkezten du, eta Luzaiden dantza-maisu aritzen dela dio, beraz, pentsatzen dugu Patxi Arrikaberri izango dela. Bestea ez du aurkezten, baina hitz egiteko eragatik eta traza apur bat hartzen diogulako, Migel Angel Sagaseta izan daitekeela iruditu zaigu. Antzematen da ikerketa lana aurreratuta zuela elkarrizketa garaian, bateko eta besteko datuak ematen baititu. Adibidez, dantza bakoitza Nafarroa Beherean, Lapurdin, Baztanen edo Zuberoan aldaerarik ba ote duen argitzen du, edo sorginak dantzari buruz Faustin Bentanberrik noiz eta nola sorta zuen ere azaltzen du. Altxor ederra da hau ere, aurreko guztiak izan diren bezala. Gaur egun medio gehiago omen dugu, baina orain 40 urte egin zen Raices motako programarik ez da egiten telebistetan. Mereziko luke ba! Luzaideko bolantak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
Etiketak
- marianak
- 1970ko-hamarkada
- migel-angel-sagaseta
- bolantak
- mutxikoak
- patxi-arrikaberri
- bolant-dantza
- euskaldunak
- hegi
- luzaide
- nafarroa-beherea
- tve
- lapurtar-motxak
- nafarroa
- xxmendea
- sorginak
- raices
Dokumentuaren akzioak