Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak
25 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota
Data
Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Aritz Ibañez Lusarreta on Botila-dantza edo godalet-dantza salamankarra
Aritz Ibañez Lusarreta 2012/11/20 — etiketak: , , , , , ,
Ufa, bikaina! Ia Xiberoko xirulariak noiz animatzen diren (edo animatu izan badira, grabatzen duten)godalet dantza dantzatua eta musikatua egiten, ber momentuan!
Non kokatuta Bideoak / Botila-dantza edo godalet-dantza salamankarra
Aritz Ibañez Lusarreta on Zoom godalet
Aritz Ibañez Lusarreta 2013/06/13 — etiketak: , , , ,
Aurrekoan "Godalet: manexen afruskeri galanta" ( http://www.dantzan.com/[…]/godalet-manexen-afruskeri-galanta ) idatzi zuen Julen Leuzak dantzan.com-eko bere blogean eta bideo honetan azaltzen zaigu jarraitu beharreko eredua argi eta [...]
Non kokatuta Bideoak / Zoom godalet
Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 godalet-dantza
Dantzan 2022/02/18 — etiketak: , , , , , , , , , , ,

Atharratze-Alozeko aitzindariek aurtengo maskaradetako lehen saioan dantzaturiko godalet-dantza edo baso-dantza. Edalontziaren inguruan egiten den dantza da eta dantzariek hainbat urrats dantzatzen saiatzen dira basoa edo godaleta ukitu eta bota gabe. Aitzindari guztiak aritu dira basoaren bueltan dantzan, eta zamaltzaina edalontzira igo da. Aurrena bakarka eta, jarraian, kantiniersak inguruan dantzan zituela. Hemen dantzarien izenak: Entseinaria: Marina Butturini. Zamaltzaina: Antton Aranzet. Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry. Gatuzainak: Maritxu Olestiarte. Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, godalet-dantza, 2022-01-16.

Non kokatuta Bideoak
Barkoxe: Maskaradak 1995 godalet-dantza
Dantzan 2020/04/24 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

1995an Barkoxeko gazteek antolatutako maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Asteburu honetan izango zen berez aurtengo maskaradetako azken saioa. Hamabi emanaldi zituzten aurreikusita Altzürüküko gazteek, baina pandemia dela eta ezin izan dituzte erdiak ere egin. Aurtengoen faltan, duela 25 urteko maskaradetako irudiak argitaratu ditugu gaurkoan. 1995ean Barkoxeko gazteek herrian bertan eman zuten lehen saioko irudiak dira. Begiraleak dantza taldearen bitartez jaso ditugu. 1995eko urtarrilaren 15ean eman zuten lehen maskarada Barkoxeko arizaleek eta arratsaldeko saioan aitzindariek dantzatutako godalet-dantza duzue irudi hauetan. Irudiak: Pettan Ibar, Begiraleak dantza taldea. Godalet-dantza, Barkoxe, 1995-01-15.

 

Non kokatuta Bideoak
Barkoxeko maskaradak Maulen 14 - Godaleta
Dantzan 2009/05/12 — etiketak: , , , , , , , ,

Barkoxeko maskaraden emanaldia Maulen. Godalet-dantza. Maule, 2009-03-04.

Non kokatuta Bideoak
Botila-dantza edo godalet-dantza salamankarra
Dantzan 2012/11/20 — etiketak: , , , , , ,

Hainbat herritan ohikoak dira Zuberoako godalet-dantzaren antzeko trebetasun dantzak. Honako hau Salamankako dantzari batek eta danbolintero batek egina da. Botilaren inguruan trebe dantzatzen du dantzariak lehenengo, eta ondoren danbolinteroak gaita jo, danborra astindu eta oinak botilaren inguruan dantzatzeko duen abilezia erakusten du. Youtube, carba, 2009-06-01.

Non kokatuta Bideoak
Dantza agerketa 2018 Zuberoa: Pettarreko gazteak
Dantzan 2018/09/24 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

Pettarreko gazteak Basauriko dantza agerketan. Iaz, 2017an, Zuberoako iparraldean dagoen Pettarre eskualdeko lau herritako gazteak elkartu ziren maskaradak egiteko. Aurten izan dira lehengo aldiz Pettarreko gazteak Basaurin. Gazte horiek Zuberoko maskaradetako zenbait dantza eskaini dituzte aurtengo Euskal Herriko Dantza Agerketan. Dantza hauek ikus ditzakegu irudietan: barrikada, ostalerrak, aitzina pika, branletik jaustea eta godalet-dantza. Irudiak: Eire Vila. Dantza Agerketa, Zuberoa, Pettarreko gazteak. Basauri, 2018-09-15.

Non kokatuta Bideoak
Eusko Ikusgayak 12 Maskaradetako dantzak 1923
Dantzan 2022/07/06 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Atharratzeko Beñat Elgoienen dantza eskolako dantzariek Donostian eginiko Zuberoako dantzen emanaldia ikus dezakegu irudi hauetan. 1923an Donostiako II. Erakusketa Azoka antolatu zen egungo Mendeurren plazan. Irailaren 15etik 31ra bitartean egon zen zabalik eta irudi hauek bertakoak dira, irailaren 21ekoak, hain zuzen ere.

Dantzariak, bost aitzindari eta bi satanak, jendez inguratutako oholtza gainean ari dira dantzan. Izenburuak ageri dira irudiekin tartekatuta, baina askotan ez du bat egiten informazioak ondoren datozen irudiekin.

Tituluetan "Mascarada: Ibiltea. Marcha" iragartzen du, alegia, barrikadetara bidean egin ohi den ibilbideko urratsa, arribada izenarekin ere ezagutzen dena. Hala ere, lehen irudietan (00:05) bakarka ageri dira dantzariak, entseinaria lehenik eta satanetako bat ondoren. Irudiak hurrenkera aldatuta dutela dirudi eta beraz, bakarka ageri direnak barrikada haustea dantzatzen ari direla pentsa daiteke.

Ondoren (00:21) dantzari guztiak borobilean ageri dira, dantza-jauzi baten tankera duena egiten, lehenengo urraska eta ondorek jauzi handiagoak eskatzen dituzten urratsekin, beraz, izan liteke aitzina pika dantzatzea une horretan.

Tituluek iragartzen zuten "martxa" edo "ibiltea" izan daiteke aitzina pikaren ondoren (0:37) ikusten dena. Txerreroa aurretik dela arribadako puntuak dantzatzen ageri baitira dantzariak lerroan eta bata bestearen atzetik ordulariaren aurkako norabidean oholtza inguratzen. Isipu edo txerra daraman Txerreroaren ondotik Gathuzaina dator, artaziak behin eta berriz ireki eta batuz. Segidan datoz Kantiniersa, Zamaltzaina, bi Satan eta segizioa itxiz Enseinaria bandera dantzatuz. Behin oholtza inguratuta (1:08) Txerrero eta Gathuak barrikada hausteko puntuak elkarrekin dantzatzen hasiko dira, gainontzekoak atzean geldi geratzen diren bitartean.

Ondorengo (1:23) izenburuak “Mutxikonak dantza jaustia” iragartzen du, baina itxura du aurretik ageri Aitzina Pikaren irudi berberak, errepikatuta daudela hemen. Ostera, jarraian (1:39) ageri den izenburuak “Satan dantza” dio, baina jauzi bat dantzatzen ageri dira, eta izan liteke horixe izatea mutxikoak.

"Gabota" iragartzen du filmak (1:50) eta oraingoan badirudi bat datorrela titulua dantzarekin, itxura baitu gabota dantzatzen dutela zazpi dantzariek bi ilaratan kokatuta. Gabota borobilean ere ematen da, baina ohikoa lerroan egitea, batez ere, kasu honetan bezala dantzariak oholtzan direnean.

“Branle jaustia” adierazten du izenburuak (2:24), baina barrikadara arribatzeko paseoko irudiak dira ageri direnak berriz, eta segidan lerroan puntuak dantzatzen ageri dira aitzindarietako batzuk. Azkenik (2:44), "Godaleta dantza" aipatzen du tituluak eta godalet-dantza ageri dira dantzatzen dantzariak. Borobilean daude antolatuta eta erdian godaleta edo edalontzia ikus daiteke. Lau aitzindari klasikoak ageri dira godaletaren inguruan dantzan: Zamalzaina, Txerreroa, Gathuzaina eta Kantiniersa ageri dira. XX. mendean zehar Enseinaria aitzindarien artean ikustera ohitura bagara ere, garai batean ez zen aitzindarien artean sartzen. Edalontziaren inguruan Txerreroaren azken jauzia ikusten da eta Gathuzainak egingo dituen urratsetako batzukin bukatzen da filma.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu.  Donostia, Zuberoako dantzak, 1923-07-21. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma, Eusko Ikaskuntza.

Non kokatuta Bideoak
Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 godalet-dantza
Dantzan 2017/05/16 — etiketak: , , , , , , , , ,

Godalet dantza egin dute Pettarreko maskaradako aitzindariek. Pitxuk plazaren erdian ardoz beteta jarritako godalet edo basoaren inguruan binaka aritu dira dantzan, hurrenez hurren: Sophie Petillon eta Arantxa Couchinave txerreroak, Maider Ezquer eta Marine Faurie gatuzainak, Marion Bohateguy eta Maitena Daguerre kantiniersak, Maialen Daguerre eta Jérôme Esconobiet zamaltzainak, eta Aurelie Chabay eta Mathilde Faurie entseinadiak. Guztiek beren urratsak eginda, zamaltzaina godalet gainera igo da eta haren inguruan aritu da dantzan kantiniersa. Irudiak: Eire Vila. Ezpeize, Pettarreko maskaradak, Godalet dantza, 2017-01-22.

Non kokatuta Bideoak
Guilcherren grabazioak Zuberoan 03
Dantzan 2010/04/28 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Sohütan egindako grabazio honetan Etienne Cazet (1925an jaioa) zamaltzain lanetan eta Jean Simon Couchinave (1947) kantiniersa lanetan ageri dira dantzan. Aitzineko puntuak, godalet-dantza, braletik jauztia eta makhila-dantza egiten dituzte. Barkoxen 1963an hartutako irudietan Jean Pierre Üthurry eta Alexis Artzanüthürry ageri dira. Gabota, satan-dantza eta godalet-dantza egiten dituzte. Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile frantziarrak Euskal dantzak atzertu zituen 1962 eta 1976 bitartean. Bere ikerketetarako hainbat film grabatu zituen. 2006ko azaroaren 11an, Mone Guilcher, bere alabak, Zuberoan egindako grabazio horietako batzuk aurkeztu zituen Barkoxen, dantzaren inguruan antolatuta jardunaldietan.

Non kokatuta Bideoak