Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Anartz Ormaza Ugalde

Orain arteko ekarpenak

Anarruek Bakioko kaleak hartuko dituzte berriro ere, hamarkada luzeen ostean

2024/02/08

Inauteri eta aratusteen atarian gaude. Urtero legez, (oraindik ere, behintzat) fisikoki ziklikoa izaten jarraitzen duen urtaroen sasoi honetan murgilduta. Oraindik ere negua bada ere, honen amaiera usaintzen hasten garen garaia. Hasi dira kuadrilletako whatsapp taldeetan aurtengo mozorroari buru...

Gehiago irakurri

Amaiur (1522-2022): 500 urteurrenean, dantzariak protagonista

2022/07/28

Nafarroako Erresumako Amaiurko gazteluko gudaren 500. urteurrenean, Euskal Herri osotik etorritako dantzariz bete zen Amaiurko herria.   Uztailaren 16-17ko asteburua asteburu garrantzitsua izan zen Baztanen, zalantzarik gabe. Alde batetik, eta urtero bezala, Baztandarren Biltzarra ospatu zel...

Gehiago irakurri

1939ko San Juan bezperako ospakizuna Donostian

2022/06/23

Han eta hemen udako solstizioari lotutako San Juan bezperako jaiak ospatzen ari garen honetan, aurreko batean idatzitako artikulu baten harira sortutako eztabaidan azaleratu ziren argazki batzuei eta hauen testuinguruari buruz idatzi da artikulu labur hau. Aipatutako artikuluan euskal dantzen, na...

Gehiago irakurri

Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/19

Euskal dantzariak nazien omenez dantzan, Donostiako La Perla-n Honi buruz idazteko gogoa interneten igerian nenbilela Alberto Santana historialariak sare sozial batean argitaratu zuen sarrera batengatik piztu zitzaidan. Testu labur batekin batera, zenbait argazki partekatu zituen. Haietan euskal...

Gehiago irakurri 8

Agur Dantza Zaharra

2020/12/27

Hasteko, nire burua zuritzen hasiko naiz. Ezagutu ez dudan dantza talde bati eskeiniko dizkiot ondorengo lerroak. Eta atrebentzia behar da zuzenean ezagutu ez denari buruz idazteko. Dantza Zaharra Santurtziko Donibane auzoan Ez dira gutxi Santurtzin jarduten duten euskal dantza taldeak: Mendi...

Gehiago irakurri 2

Bakioko Basigo auzoko jaietan (San Isidroetan) aurreskua sokan, hainbat hamarkadaren ostean

2020/05/24

San Isidroak Bakion Joan den asteburuan ospatu behar ziren San Isidroak hainbat herritan, batez ere tradizionalki nekazariak diren herrietan (Isidro Deuna laborarien zaindaria da eta). Gaur egun duen hondartzarengatik ezaguna den arren, Bakioko herria barrualdean dagoen Basigo auzoaren inguruan ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

2023/03/03

Interesgarria... kuriosoa baina guri alderantziz gertatzen zaigu. Taldean "beti" dantzan ibili garenez, taldekideak (dantzariak) ez dira normalean eroso sentitzen dantzari ez diren paperetan, eta beste modu batean adierazteko bideak (abesten, antzezten,...) ekidin egiten dira/ditugu.

Aurten Zuberoako maskaradarekin ausartu gara (datorren urtean gure aratusteak aterako ditugu, sorkuntza prozesuan daramagu urte pare bat dagoeneko, dokumentazioan,…baina ezagutzen genuen beste ihauteri batekin probatu nahi izan dugu lehenago (kasu honetan Zuberoako maskaradarekin), zerk funtzionatu dakigukeen eta zerk ez testeatzeko) eta frogak gauza batzuei beldurra kentzeko balio izan digu (dantzarik haratago).

Datorren urtean dantza taldetik haratagoko herritarrak/partaideak ere batu nahiko ditugu herriko aratuste “berriaren” inguruan, eta ez dut uste dantzariaren paperean sartuko direnik (hori guk bermatuko dugu, jakina).
Zer hausnartu eman dit, Aritz, komentatzen duzunak. Eskerrik asko!

Anartz Ormaza Ugalde on Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/30

Aupa Xabier,

benetan interesgarriak argazkiak, eta diozun moduan, artikuluan aipatzen den testuingurua osatu eta hobeto ulertzen laguntzen dute (batez ere dantzari zarauztarren inguruan). Ez zen arraroa izango Donostiako La Perlako ekitaldian ere, Huarteren bitartekaritza tartean egotea.

Agiritegietan garaiko argazkiak ikusita, egia da frankismoko hasierako urteetan (gerra oraindik ere amaitu gabe zegoenetan baina hemen galduta zegoenetan barne) bandera karlista presentago dagoela ekitaldi eta ospakizunetan (prestatzen nabil ezpata-dantzariak Bilbon bandera karlistarekin soldadu frankisten aurrean agintariena dantzatzen ari diren argazki batzuekin sarrera txiki bat (hari honi tiraka hasi eta ezin amaitu!)). Eta egia da apurka argazkietan ere "desagertzen doala" bandera karlista, zuk aipatzen duzun bezala, falangeak hartzen duelako pisu gehien F.E.T y de las J.O.N.S horretan. Ondoren Sección Femeninak euskal dantzekin antolatzen dituen ekitaldietan bandera hori-gorria da erabiltzen dena.

Desiatzen zuen liburua esku artean izateko.

Eskerrik asko Xabier, eta ondo izan,

Anartz

Anartz Ormaza Ugalde on Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/22

Oier, ondo zabiltza!

Diario Vasco-ko egun haietako egunkariak begiratzen, lehenengoan aurkitu dut, 1939ko ekainaren 24koan, argazki eta guzti (jarri duzun lehendabiziko argazkiarekin) "La fiesta del Arbol de San Juan" kronika txikia jasota dago. "Las hilanderas que dirige Pujana, hicieron una bella exhibición de danzas del país, en la fiesta del Arbol de San Juan". Bezperako ospakizunari buruz ari da, San Juan bezperakoa, alegia, konstituzio Plazan egindakoa(orduan Plaza del 18 de Julio). Ez dit uzten argazkirik erantzun honetan atxikitzen, baina bialduko dizuet email bidez (egunkariko rekortea).

Anartz

Anartz Ormaza Ugalde on Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/22

Xabier,

eskerrik asko benetan zure erantzunarengatik. Zuen liburuaren berri banuen, Santanaren bitartez, baina egia esan ez dut aukera izan berau esku artean izateko. Nire asmoa harridura sortu zidaten argazki haien inguruko testuingurura gerturatzea izan da, baina argi dago zuek egindako lanak berau askoz ere modu sakonagoan biltzen duela, jakina. Nik labur aipatzen dudana, zuen guztiz dokumentatuta duzue. Ze ona.

Eskerrik asko ematen dizkidazun erreferentzia guzti horiengatik, bilatzen nuen testuingurua guztiz argitzen dute eta.

Ba egia esan pozez hartuko nuke ale bat, eta jakina, zuen liburua irakurri.

Berriro ere eskerrik asko,

Anartz

Anartz Ormaza Ugalde on Agur Dantza Zaharra

2020/12/29

Bai Oier, egia esan miresgarria bezain harrigarria egiten zait, kontestu horretan, lanera etorritakoentzat zerotik altzatutako auzo batean, industriaguneen aldirietako bazterrean, euskararen eta euskal kulturaren presentzia gabe... emakume batek hazi hori landatzea. Horregaitik ezinbestean pena. Abenduan ospatu zen Bizkaiko Dantzarien Biltzareko urteko bilera, bertan izan nintzen, zeharka aipatu zen talderen batek baja eman duela. Baina ez zen izenik ere eman. Eta zalantza izan nuen Dantza Zaharra izango zan. Baina azken egunetan partekatzen ari diren argazkietan badaude Bizkaiko Dantzari Egunetakoak... hortaz bera izango zan. Sarrera honetan bere garaian Jon Fernandez Garcia de Iturrospek blogean elkarbanatutako irudiak baino ez ditut sartu, baina azken asteetan auzokideek asko eta asko, dozenaka, dabiltza igotzen. talde pribatua izanda, haien baimen gabe ez ditut hona ekarri, jakina. Baina taldeak zuen dimentsioaren (ez nabil tamaina edo kopuruez ari) erakusle argiak dira irudiak.
Anartz Ormaza Ugalde

Anartz Ormaza Ugalde

Bakio (1981)

Arkitektoa, hezitzailea, dantzaria eta dantza irakaslea. Bakioko Itxas-Alde dantza taldean 4 urterekin hasi nintzen eta gaur arte bertan dantzari eta hainbat urtez dantza irakasle moduan ere banabil. 2018tik zuzendaritza-batzordeko kide. 2010tik hona euskal dantzetako tailerraren arduraduna eta irakaslea ere banaiz Deustuko Unibertsitatean. "Euskal Dantza, tradiziotik sorkuntzara" ikasketak egin nituen 2016/17 ikasturtean EHUn. 2018an hasi nintzen Aiko Taldean partaide eta dantza maisu moduan. Eibarko Arrateko Amaren dantzarien kofradiako kide ere banaiz, 2023tik.

 

dantzan.eus babesle