Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza elkarteei dirulaguntzak 2003
Eusko Jaurlaritzak kultur elkarteen jarduerak laguntzeko 2003an eman dituen diru-laguntzetako batzuk argitaratu dira boletinean. Martxoaren 26ko aginduari dagokizkion diru-laguntzak dira eta tartean dantzako zenbait elkartek eskuratutako diru-laguntza ere daude.
Espainiako Dantzako Sarien aurrean
Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak 2003ko Espainiako Dantza Sariak eskuratu dituzte Nacho Duato (Koreografia sorkuntza) eta Sara Baras (interpretazioa) zoriondu nahi ditu.
Gipuzkoako dantzak CDa
"Gipuzkoako Dantzak" CD bikoitza aurkeztuko da datorren azaroaren 28an, ostirala, Donostiako Udal Liburutegian, 11.00tan.
Bozkatu dantzan.com!
dantzan.com Buber sarietarako finalista hautatu dute kulturako atalean, eta orain azken bozketaren fasean sartu da. Abenduaren 2an amaituko da bozketa, eta hilaren 3an jakinaraziko dira irabazleak. Bozkatu dantzan.com eta bidali mezu hau zure ezagunei!
Lehen, orain eta beti
Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeak emanaldia eskainiko du datorren abenduaren 28an, eguerdiko 12.00etan, Santurtziko Serantes kultur aretoan.
Herri musika eta herri dantza
Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Herri Musikaren Txokoak "Herri musika eta herri dantza" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu.
Irungo XXI. Gipuzkoar erako aurresku txapelketa
Kemen Dantza Taldeak, Irungo udaletxearen laguntzarekin, Irungo XIII. Gipuzkoar erako aurresku txapelketa antolatu du azaroaren 8 larunbata arratsaldeko 5etan Amaia kultur aretoan.
Euskal dantzari txikien argazkia sarituta
Elko-ko dantzari txiki talde bat erakusten duen argazkia nazioarteko lehiaketa garrantzitsu batean saritu dute. Euskal jaian parte hartzeko prest zeuden Arinak taldeko dantzariak erretratatu zituen Ross Andresson-ek.
Manresako Firatik bueltan
Katalunia aldean ibili gara asteburuan. Manresan antolatzen den Fira d'espectacles d'arrel tradicional-ean. Musika, dantza, antzerkia eta orotariko 125 ikuskizun inguru aurkeztu dira hiru egunetan.
Lucia Lacarra Espainiako dantza sarirako hautagai
Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak Lucia Lacarra anderea aurkeztu du Dantzako Sari Nazionaleko Interpretazio ataleko saria eskuratzeko hautagai gisa.
Dokumentuaren akzioak