Dokumentuaren akzioak
Hartzaro festibala Uztaritzen
Mizel Theret Koregrafoa eta Mariya Aneva antzerkilariaren laguntzarekin, Uztaritzeko ihauterietako Zan Pantzarren berpiztearen hogoigarren urteakari, Errobiko Kaxkarotetako 100 dantzari soinulari eta antzerkilariek «Hartza Iguzki» deitu ikusgarri berezia sorrarazi dute. Afrikar dantza Kossiwa taldea, Basusariko Biez Bat, Burrunkako perkuzio gaitero segurtatuko dute bigarren ikusgarri bat kreazio horren ondotik Kiroleta berotu eta bereziki antolatu batean.
HARTZARO 2005 Egutegia
Ortzirailea Otsailaren 4an
**Arratsaldean 6etan Latsan:**
- Festibalaren aurkezpena.
- Ondotik Thierry Truffaut-ren mintzaldia «120 urte kaxkarot ohitura Uztaritzen». Filmaren ondotik elgar hizketa.
Arratsean 9 etan Latsan: Kontzertua, sarrera urririk
- Mixel ETXEKOPARren (txülüla, kantu) ongi etorria, André GABRIEL (okzitaniako galoubet) Marseilleko CNRko erakaslea Marie France ARAKELIAN (pianoa).
- IAZAR Baionako CNR barnean sortu soinulari taldea (piano, eskusoinu, kobrezko tresna, kantu eta perkuzioak : euskal, afrikano eta jazza musika oinarritzat).
Gaueko 11etan Ttirritta ostatuan
- PAKO-MARIEDER Folk-Rock soinulari taldea
Larunbata Otsailaren 5an
- Goizean 9tan Latsan Xerri Hiltzea : Betsulari, Txixtulari, Gaitero eta Trikitilari. Lapurdiko Plazan Ihauteria merkatuan. Turismo bulegoak antolaturik mozorro edo maskatze lehiaketa.
- 10etan Txixtu ikasketa : Lagunen etxean, 40 txixtulari. Merkatua alaitzea. 11 ½ tan Bilgune pilota plazan Mutxikoak Erdizka taldeko soinulariekin.
- Arratsaldean 4etan Latsan 40 txixtulari ikasleen konzertua 5 ½ tan Hiribeheretik Kiroletarat txixtularien ibilaldia
BI IKUSGARRI KIROLETAN (berotua eta bereziki antolatua)
- 6etan «Hartza Iguzki» 100 dantzari, soinulari eta antzerkilari. Uztaritzeko Ihauteriko Zan Pantzarren berpizte hogoigarren urteakarri asmatu ikusgarri berezia.
- 9etan «Dantza Kreazioa»
- Speiz Banako Bum Bada Bum : Basusariko Biez Bat
- Burrunka Perkuzio eta gaitak suzko pilota eta dantza asmaketaren laguntzaile
- Plissé Soleil Flora Thiefaine afrikanoak kudeatzen duen KOSSIWA dantzari taldea. Gaia, Afrikan sasoin bakotxari lotuak diren lanak garaikide korregrafi batean..
Sarrerak : 6etan eta 9etan 10 ikusgarri bakotxa Bi ikusgarri horientzat 15 (12 urtez petik urririk ) Aitzinetik tokiak segurtatzeko : Turismoko bulegorat deitu (05 59 93 20 81)
Igandea Otsailaren 6an Ihauteriako ohiturak
- 9etan Latsan sukaldaritza lehiaketa. Gaia : bildoxkia Txilindron
- 1etan Ihauteriko bazkaria (15 ) lekuak mugatuak. Aitzinetik segurtatzeko : 05 59 93 16 37 Soinulariak : Amanitak trikitilariak, Uztaritzeko txixtulariak, Xingudiko gaiteroak
Goizetik KAXKAROTAK : aspaldiko ihauteri ohitura, dantzari, eskelari eta soinulari multzoa karriketan.
- 8 ½ tik 11 ½ arte Hiribeheren - 12etan eliza aitzinean : kaxkarota taldeen elgarretaratzea - 12 ½ tik 2 ½ arte Purguko karriketan
Hiribehereko Pilota plazan Xiba elkartea antolatzaile
- 10tik 11ak arte : pilota joko ikastaldia haurrentzat
- 11tan Laxoa partida ( Bote Luzean) Gipuzkoa-Lapurdi (Euskal Selekzioaren alde elkarteak antolatua)
- 3tik 5ak arte : Herri Jokoak haurrentzat
- 5ak ½ tan Latsan Dantza Piko Patxi & K° rekin eta Sukaldaritza lehiaketaren emaitzak.
Astelehena otsailaren 7an
- 6etan Lapurdi gelan mintzaldia. Gaia : "Ohiturak eta kreazioa" Mintzalariak : Jacques BLANC Bresteko Scène Nationalekoa - Christine MARTIAL (Euskal Herriko Convention Spécifique taldea) - Xavier DELETTE Baionako CNRko zuzendaria - Lutxi MANCISIDOR - Beñat ACHIARY eta Mixel ETCHECOPAR (Herri soinulariak), Herrialdeko kultur elkarteak, Euskal Kultur Erakundea
Asteart Gizen otsailaren 8an
Zan Pantzarren berpiztearen hogoigarren urteakari, karrika nagusian gaindi, dantza eta soinu kreazioak : Burrunka Aker dantza Maia dantza Zirtzilen soka - Tirabiran Su jauzia.
- 5 ½ tan Karrikako konzertu Hiribehereko pilota plazan TRIBAL POURSUITE taldea ( kobre eta perkizio) eta YANINGA : Afrikako kantu eta soinuak (perkuzioak)
- 6ak ¼ tan larunbateko mozoro lehiaketaren emaitzak
- 6tik - 8ak arte UZTARITZEKO ZANPANTZARRA Hiribeheretik Purgurat karrika nagusian Uztaritzeko ihauteriko Zan Pantzar ohitura( 250 dantzari, soinulari )
- 7 ½ tan Purguko plazan Zan Pantzarren auzia eta erretzea
- 8tan Bilgunen Erromeria: KIKI BORDATXO, Uztaritzeko Txaranga, Gaiteroak, YANINGA, TRIBAL POURSUITE.
ARGAZKI ERAKUSKETA (Michel Palmeiro Gaia : «20 urte Zan Pantzar Uztaritzen» Lapurdiko Liburutegian : Urtarrilaren 29a larunbatetik - Otsailaren 3a ortzegun arte Latsan : Otsailaren 4a ortziraletik - Otsailaren 6a igande arte
«HARTZA IGUZKI» Ikusgarria
6etan - KIROLETA - berotua eta bereziki antolatua
Guttienez hiru mende Kaxkarota ihauterietako ohitura bizirik dagoela Uztaritzen. Zonbeit itxura eta ospakizun molde galdu edo ahantziak izanez kreazioari dei eginez horien berpizte bat bidean dago 1985 tik hunat.
Hogoi urte ohitura eta kreazioa uztartuz doazila batek bestia indartuz. Urrats horrek ospakizun berezi bat merezi zuken. Ospakizun hori ikusgarri berri bat izango da 1985-tik hunat ihauteriakari asmatu dantza soinu erritmo kreazioez osatua : Aker dantza Zirtzilen Soka - Maia dantza Hartza Iguzki Tirabiran Su Jauzia Burrunka.
Ikusgarri horren haria zirtzil maskatu bat ihauteri sortzaile diren indar guzian aintzinean doi bat durluzatua: negu bukaeran lurraren iratzartzea, hartza bere gau luzetik ateratzea. Hari hori izango da ere maskak izaiteari emaiten dion doblezkako itxura edo ere bizian borrokan ari diren aurkalariak, gorputza-izpiritua, zintzotasuna-nahikeria, legearen bideeri oldartzea, ihauteriko gehikeriak eta auzi zigortzailea !
Ikusgarri horren ixtorioari lotura emanez kreazio berri batzuk azken hogoi urte hauetako kreazioen artean kokatuko dira : hartzaren heztea, euskal mitologiari keinu bat, poderea eskuratzeko borrokak, gizaki abereen nahasketak, perkuzio erritmoak Antzerkilari eta dantzari erakasleez lagunduak ehun bat partaideek eramanen dute ikusgarri hori : abere, gizartekari, izpiritu, zirtzil, auzilari, hartza, mitologiatarrak, kantari, perkuziolari, soinulari
- Antolatzailea: ERROBIKO KASKAROTAK
- Antzerkizaila: Mariya ANEVA ( Petit Théâtre du Pain)
- Koregrafia: Mizel THERET
- Soinuak: Rémy GACHIS Beñat ACHIARY Pierre VISSLER Beñat AMORENA Pascal GAIGNE Jean-Christian IRIGOYEN
- Maska eta jauntziak: Cathy LAGACHE Bernadette IBARBOURE Lontxo YRIARTE (Petit Théâtre du Pain)
- Argiak: Tof SANCHEZ ( Petit Théâtre du Pain) Roger HIRIGOYEN
- Teknikalari: Roger HIRIGOYEN (argiak) Ernest HIRIGOYEN (soinua)
Sarrerak : 10 (12 urtez petik urririk). Aitzinetik tokiak segurtatzeko: Turismoko bulegorat deitu 05 59 93 20 81
Dokumentuaren akzioak