Dokumentuaren akzioak
IX. Koreografi erakusketa
- Barakaldo apirilak 7
- Donostia apirilak 10
- Gasteiz apirilak 14
Erakusketak bere bederatzigarren urteurrena beteko du aurten eta dantza garaikideko 2004 urteko Koreografi sorkuntzarako dirulaguntza lortu zuten 11 proiektuen artean aukeraturiko 4 edo 5 pieza labur jasoko du. Hautaturiko lanok Barakaldo antzokian, Donostiako Egia Kulturetxean (Gazteszena) eta Gasteizko Federico García Lorca antzokian erakutsiko dira.
Aurreko urteotan bezala, Erakusketarako pieza horien hautaketa aldez aurreko ekitaldi batean egingo da; bertan lan horiek eszenaratuak izango dira Euskadiko dantza munduko hainbat pertsonen aurrean; hauek, lan guztiak ikusi ondoren, Erakusketan parte hartuko duten lanak aukeratuko dituzte bozketa baten bitartez.
Hona hemen Basauriko Social Antzokian egingo den hautaketan parte hartuko duten koreografo eta lan guztien zerrenda:
- Naiara Mendioroz / Carmen Larraz (Iruñea) 49 urracas y un ángel. Cuando el silencio es demasiado lento
- Igor Calonge (Donostia) Trans
- Isabel de Naverán (Algorta) La alfombra roja
- Iragartze Garai (Getxo) Duty free
- Sarai González (Getxo) Luna Nueva
- Izaskun Santamaría / Natalia Monge (Portugalete-Bilbao) Cuatro y cuarto
- Atxarte López de Munain (Bilbo) Hizkuntza
- Olatz de Andrés (Donostia) Humanos
- Marian Gerrikabeitia (Getxo) 3 loopings of solitude
- June Kortazar / Aldaya Martínez (Bilbo-Donostia) En boca de Pandora
- Eider Rodríguez (Getxo) Huri
Beraz, euskal dantza garaikidearen Erakusketa horrek ekarriko dituen nobedadeen zain gelditzen gara.
Dokumentuaren akzioak