Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bulgariako eta Euskal Herriko inauteriak Galdakaon

Dokumentuaren akzioak

Bulgariako eta Euskal Herriko inauteriak Galdakaon

2005/02/03 17:16

Abestiak dion bezala Lege zaharreko usediuan kantuen gatoz atera. Zein atera? Gure arbasoen egutegi ilargiarraren arabera, Inauterien sasoi sakratua zabaltzen dauen atera. Otsaileko lehenengo igitargi barriak agintzen dituzan erritualak betetzeko sasoiak dira.

INAUTERIAK: bizitza eta heriotza; gizakiak, jainkoak eta izpirituak danok batera bizitzaren zikloko une batean: kaos kosmikoa. Gizartearen eguneroko ordenamenduaren apurketa, ziklo barria (Udabarria) garbi eta ordenean hasteko. Europako Herri zaharron amankomuneko erritual majikoak; nahiz eta gure artean etnikoki, hizkuntzaz etab.az zerikuzirik euki ez. Hona hemen erlazio horren froga bat: Euskal Herriko eta Bulgariako Inauteriak; neguko heriotza sasoiaren amaiera eta udabarriaren hasiera markatzen dabezan koreografia zaharrak; kristautasun aurretiko europar erlijioetako ospakizunak.

Otsailaren 4a, Ostirala:

INAUTERIAREN HASIERA eta SANTA AGEDAREN BESPERA Arratsaldeko seiretatik aurrera, ibiliko gara herriko kaleetatik Santaren ohorez egindako koplak abesten. Aldi berean, Arizkungo Sagar Dantza egingo da Inauteriak hasteko.

Otsailaren 5a, larunbata. INAUTERIAK

  • Altsasuko Inauteria, Andra Mari Eusko Dantzari Taldearekin
  • Joaldunnak, Oin Arin Dantza Taldearekin
  • Bulgariako Inauteriak, Meshticako Dantza Taldearekin

Ordutegia:

  • 20:00etan, kalez kaleko errepresentazioa
  • 20:30etan, S. Brouard Plazan Ekitaldi Naguzia

Otsailaren 6a, igandea

  • 18:00etan, Inauterietako Dantzak Galdakaoko Ikastetxeetako ikasleen eskutik
  • 18:00etan, Bulgariatik datorren Meshticako Dantza Taldearen Emanaldia

Otsailaren 26a, larunbata

  • 18:30, Kurtzeko Plazan ERROMERIA jotak, arin-arinak, pasodobleak,... Amaieran merienda gozoa Peña Santa Cruz-en eskutik, dantza egin duten guztiontzat!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.