Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Garaikidearen Zirkuitoa

Dokumentuaren akzioak

Dantza Garaikidearen Zirkuitoa

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, Antzoki publikoen SAREAk -non Aldundiek eta udalek ere parte hartzen baitute- Dantza garaikidearen lehen Zirkuitoa aurkezten du; hain zuzen, Euskadiko zenbait herritan hilabete batzuetan zehar garatuko den programazio berezia. Lehen zirkuito honetan parte hartuko duten antzokiak honako hauek izango dira: Barakaldo Antzokia, Elorrioko Arriola Kultur Aretoa, Gasteizko Gizartetxea eta Donostiako Egia kulturetxea -Gazteszena-; eta lehendabiziko urte honetan eszenaratuko diren obrak 2004an Euskadiko konpainiek estreinatutakoak dira, beraz, gure dantza garaikidearen isla egokia, zehazki:

  • “EGO-tik” -Asier Zabaletaren Ertza konpainia-.
  • “Gau bakar bat” -Idoia Zabaletaren Moaré Konpainia-.
  • “SOLO. Chupa miel del corazón dulce” -Blanca Arrietarena-
  • “Ölelés” -Damián Muñozen konpainia-
  • “ES3IN” -Natalia Mongeren Organik konpainia-.

Zergatik Dantza zirkuito bat Euskadin?

Dantza zirkuito bat martxan jartzeak behar zehatz bati erantzun nahi dio; alegia, formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta, sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.

Lehen edizio honetan parte harten duten antzokiek dantza garaikidearekiko interes berezia erakutsi dute. Alde horretatik dantza gero eta toki gehiagotan egoteko lan egin nahi da, bestelako aretotara sartzen joateko eta, poliki poliki, dantza garaikidearen programazio iraunkorra izateko.

Zirkuito honek eta beste zabalkunde ekimen batzuek (Koreografi erakusketa eta Dantza-plataforma, adibidez) Kultura Sailaren aurtengo Dantza programa osatzen dute. Programak bi helburu nagusi ditu: dantza sustatzea gure herrian, eta gero eta publiko gehiagok, sortzaile eta dantzariekin batera, mintzaira eszeniko berriak esploratu eta erakusteko grinaz parte har dezan.

Nork bultzatzen du?

Antzoki publikoen SAREAk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik eta Bizkaiako eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteizko eta Donostiako udalen laguntzarekin.

Antzokiak eta konpainiak

Lehen zirkuito honetan parte hartuko duten antzokiak honako hauek izango dira:

  • Barakaldo: Barakaldo Antzokia
  • Elorrio: Arriola Kultur Aretoa
  • Gasteiz: Federico García Lorca Antzokia (Lakua) eta Ibáñez de Matauko Antzokia (Hegoalde)
  • Donostia: Egia Kultur Etxea -Gazteszena-

Lehendabiziko urte honetan eszenaratuko diren obrak 2004an Euskadiko konpainiek estreinatutakoak dira, beraz, gure dantza garaikidearen isla egokia, zehazki:

  • “EGO-tik”. Ertza Konpainia, Asier Zabaletarena.
  • “Gau bakar bat (una sola noche)”. Moaré Konpainia, Idoia Zabaleta.
  • “SOLO. Chupa miel del corazón dulce”, Blanca Arrietarena.
  • “Ölelés”. Damián Muñozaren Konpainia.
  • “ES3IN” Organik Konpainia, Natalia Mongerena.

Zirkuitoa etorkizunean...

Orain aurkezten den Zirkuitoa etorkizunean jarraitzeko jaio da eta, programazio aldetik, nahiz estatuko nahiz beste herrialdeetako proposamanak ekartzeko aukera izatea nahiko luke. Momentuz, lehenengo edizio honetarako, helburu xiumea du: ongi etorria izatea.

Dantza garaikideari laguntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dantza sustatzeko dirulaguntza deialdi bat egiten du urtero, honako modaliate hauekin: sorkuntza koreografikoa, dantza ekoizpena, birak eta formakuntza. Deialdi horren helburu orokorrak hauexek dira:

  1. Beren aktibitatea Euskadin garatzen duten koreografo eta konpainien SORKUNTZA sustatzea.
  2. Sektore honetan egiten diren PROFESIONALIZAZIO ahaleginetan laguntzea, ahal delarik.
  3. Euskadiko eta kanpoko ESZENA ZIRKUITOETAN dantzarako gero eta aukera gehiago izateko Zabalkunde ekimenak sustatzea.

Espezifikoki, honako kontu hauek bultzatu nahi ditu dirulaguntzen deialdiak:

  • A.- Dantza konpainiei laguntza ematea eta berriak sortzeko laguntzea.
  • B.- Urtero dantzako proiektu berriak izatea ahalbidetu nahi dute.
  • C.- Koreografo independienteak sortzeko baldintzak izatea.
  • D.- Dantza garaikidearen korrente bat sustatzea.
  • E.- Euskadiko panorama eta eskaintza kulturala aberastea.
  • F.- Dantza, bitartekari kultural eta artistiko garrantzitsutzat baloratzen duen publikoa hazten bultzatzea.

Hala eta guztiz ere, sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, dantzaren munduaren ahultasunik nabarmenena lanen difusioarena da. Horixe da hain zuzen ere Zirkuito honek eta bestelako zabalpen ekintzek landu nahi duten alorra.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.