Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskola Dantza Taldeak Genevako Euskal Jaian parte hartuko du

Dokumentuaren akzioak

Eskola Dantza Taldeak Genevako Euskal Jaian parte hartuko du

2005/03/11 18:41

Negutik udaberrira arteko festa izanik, eta inauteri kutsua duelako, Eskolak eramango duen programa inauteriekin lotura duena, alaia eta koloretsua izango da. Larunbat arratsaldean izango da dantza taldearen saio nagusia eta Luzaide, Otsagi edota Zuberoako dantzak eskainiko ditu. Horrez gain, kale animazioan, Lantzeko inauteriari egingo dio lekua. Saint Petit edota Ipurdi Dantza ere dantzatuko dira, fandango eta arin-arinekin batera.

Euskal festa sortzearen ideia auzoan bizi den hainbat euskaldunengan sortu zen. Antolakuntzan aritu izan dira orain arte, baina iaz euskaldun kopurua handia zela ikusita, aurten Euskal Jaia egitea otu zitzaien. Hala egin dute Pre en bullé elkarteak eta Euskal Etxeak elkarlanean. Endika Mugikak festari hasierako emateko egin duen Mari izeneko sorgin handia erreko dute eta horren ondoren, Euskal Herritik joandako hainbat ordezkarik alaituko dute festa; Eskola Dantza Taldeaz gain, bertan izango dira Selektah Kolektiboa eta Neubat musika taldeak, Trikizioko trikitilariak, Txan txalapartariak, Perurena aita-semeak harri jasotzen... eta mahai gainean euskal produktuak jartzeko aukera Aldaba zahar baserrikoek emango dute.

Eskola Dantza Taldea beraz, Genevako Euskal Jaian izango da gure kultura ezagutarazi eta zabaltzeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.