Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Goizaldi dantza taldea Argentinan
Donostiako Goizaldi dantza taldeak Argentinara bidaiatu du. Hemen behean azaltzen dizuegu bidaiaren kontu gehiago:
Durangon folk
Datorren asteburuan, Abenduak 4tik 8ra, Liburu eta Disko azoka ospatuko da Durangon, baina horren inguruan beste hainbat agerraldi ere egingo dira herrian eta hoien artean, Durangon Folk jaialdia izango da. Aurtengo honetan, kanpoko hiru talde ikusteko aukera izango dittugu:
"Bidean zehar" ikuskizuna Iruñean
Bidean zehar izeneko ikuskizuna taularatuko da Iruñean larunbatean, azaroak 27an. Dantza abestuen ikuskizuna izendatu dute sustatzaileek. Iruñeko Iparla elkarteak eta Nafarroa Oinez 2005ak sustatua da, eta Gayarre antzokian aurkeztuko da.
Dantza ikastaroa Bilboko Kafe Antzokian
Bolingozo elkartekoak gara eta gustatuko litzaiguke zuen orrian Bilboko Kafe Antzokian , urtero legez, burutzen ari garen ikastaroaren berri agertzea, jendeak izena eman nahi badu. Zehaztasunak:
Folk dantzaldia Bilbon
Hilean behin kontra-dantzak egiteko aukera izaten da Bilbon. Aurten 10 urte betetzen dira ekimen honekin hasi zirenetik eta urteurrena ospatzeko jaialdi berezia antolatu dute.
Dantza-maisua Argentinako Euskal Etxeetan
Euskal Herriko dantza maisu bat Argentinako Euskal Etxeetan dantzak irakasten dabil azken hilabeteotan. Aitor Alava da bera, Aiara dantza taldeko dantzaria. Lau hilabete daramatza bertan eta abenduan itzuliko da Euskal Herrira.
Herri musika eta dantza hezkuntza sarean
Herri Musikaren 3. jardunaldiak antolatu ditu Oiartzungo Herri Musikaren txokoak, eta aurten Herri Musika eta Herri Dantza hezkuntza sarean jarriko dute aztergai EDB eta Ikastolen konfederazioaren laguntzarekin. Azaroaren 27an eta 28an izango dira jardunaldiak.
EDBrako koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia
Euskal Dantzarien Biltzarrak koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. EDBren aktibitateen koordinazio eta kudaketa lanak izango dira langilearen funtzioak eta lan-jardunaren laurden baten kontratua izango da. Hona EDBn kaleratutako deialdia:
Bi ikuskizun eta liburua Beasaingo Aurtzakaren 25. urteurrenean
Urtearen hasieran jakinarazi genizuen moduan, gure 25. urteurrena ospatzeko prestatu genuen egitarauaren barruan, udazkeneko ekitaldien ordua iritsi da eta hauen berri eman nahi dizuegu, parte hartzera biziki gonbidatuz: Goierriko dantzen ikuskizunaren estreinaldia, Dantza Beasainen. Aurtzakak 25 urte liburuaren aurkezpena eta Pas de Basque ikuskizuna.
Euskal doinu zaharrak Alan Lomax-en eskutik
Argitalpenen atalean bi CD berriren fitxa gehitu ditugu. Alan Lomax-en grabazioen CDak dira. Benetan altxor ederrak dira bi CD hauek. Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarra, 1952an Euskal Herrira iritsi zen eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan txistulariak, gaiteroak, bertsolariak eta abeslariak grabatu zituen.
Dokumentuaren akzioak


