Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urtzi Aranburu sarituko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Urtzi Aranburu sarituko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

2005/04/27 06:22

Aranburu sarituz, bere ibilbide luze eta txalogarria omentzeaz gain, gaur egun inguru hauetan dantzak duen egoera ikusita, euskal dantzari askok lanbide honetan, eta batez ere, nazioarteko konpainia eta eszenatokietan, egindako lana, ahalegina eta nekeari errekonozimendua egin nahi zaio.

Bestalde, gizonezko dantzari bat saritu nahi izan da, gizonezkoak dantzaren alorrean duen presentzia eta lanaren inguruko estereotipoak hautsi nahian.

Hori guztia kontuan hartuta, ondo merezita emango zaio sari hau Urtzi Aranbururi.

Urtzi Aranburu Adrada

Jaiolekua

Donostia, 1972

Ikasketak eta formazioa

  • Euskal dantza. Gaztetxo euskal dantza taldea, Lorenzo Gorrotxategirekin, 1976
  • Dantza klasikoa. Mentxu Medelen dantza akademia (Donostia), 1981-1987
  • Dantza garaikidea. Iñaki Landaren dantza akademia (Donostia)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak. Luis Fuenteren dantza estudioan, Madrilen, 1987-1991

Konpainiak

  • Nederlands Dans Theater (=NDT) 2, 1991tik 1993ra
  • Nederlands Dans Theater (=NDT) 1, 1993az geroztik

Egungo Konpainia

NDT 1 konpainiako dantzaria, 1993az geroztik. Jirí Kylián koreografo txekiarrak eta konpainiako zuzendariak kontratatu zuen kide izateko orain 14 urte.

Bere ibilbideko beste datu batzuk

Koreografoak

Ondoko koreografoekin lan egin du eskuz esku:

  • Jirí Kylián - William Forsythe - Hans Van Manen - Ohad Naharin - Nacho Duato - Paul Lightfoot - Saburo Teshigawara

Antzokiak

NDTko dantzari profesional den aldetik, mundu osoan egin du dantza ondoko herrialdeetako agertokirik onenetan: Europan, Asian, Australian, Zeelanda Berrian, Afrikan eta Ipar zein Hego Amerikan.

Artista gonbidatua

Tokiora joan zen artista gonbidatu bezala 2001 urtean Saburo Teshigawararen koreografia-sorkuntzan parte hartzera. Horren ondoren, sortzaile japoniarraren konpainiarekin lan egin zuen Italian eta Frantzian.

Koreografia-laguntzailea

2003/04 denboraldian Jorma Elo koreografoaren laguntzaile gisa lan egin du NDTrako sorkuntza-lan batean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.