Dokumentuaren akzioak
Gaizka Barandiarani omenaldia eta Donostia Dantzan
Erromeria izango da maiatzaren 15ean Donostiako Konstituzio enparantzan. Erromeriaren helburua Donostiako garai batean erromerian dantzatzen ziren dantzak ikastea izango da. Gazte, adineko jende, zein guraso eta haurrentzat zuzendua izango da eta erromerian bertan dantzak ikasi ahal izango dira. Hala ere, gehiago trebatu nahi dutenentzat ikastaroa antolatu da.
Donostia Dantzan ikastaroa Trebeska dantza taldean egingo da (Atotxako dorre azpian) apirilaren 25 eta 28an eta maiatzaren 5, 9 eta 12an 20.00etatik 21.00etara.
Maiatzaren 15ean arratsaldeko 18.00etan Gaizka Barandiaran omenduko da eta brokel dantza egingo da Konstituzio enparantzan. Ondoren, erromeriaren txanda izango da. Udal Txistularien bandak musika jarriko du eta erromerian dantzatuko diren piezak ikasten laguntzeko Trebeska, Goizaldi eta Eskola dantza taldeetako dantzariak ariko dira plazan zehar irakasten.
Antolatzaileak: Donostiako Udal Txistularien banda eta BAGERA elkartea, ondoko dantza taldeen laguntzarekin: Trebeska, Goizaldi, Eskola.
Ikusi kartela erantsitako artxiboan.
Dokumentuaren akzioak