Dokumentuaren akzioak
Goizaldi lokaletik kanpo
Urteak dira Goizaldi eta Musika Kontserbatorioko Zuzendaritzaren arteko harremanak kolokan daudela. Goizaldik 1946. urtetik gutxienez Musika Kontserbatorio behean dagoen lokalean entsaiatzen du. Bertan izan ditu ordundik bere jantziak, materiala, bulegoa, e.a.ak. 1998. urtea arte Musika Kontserbatorioa eta Goizaldiren lokala dauden eraikuntza Donostiako Udalaren jabegokoa zen baina urte horretan, eta LOGSEko erreformak zirela eta, Udalak Eusko Jaurlaritzari eman zion eraikuntza osoa, Goizaldiren lokala barne. Harrez geroztik eta batez ere Musika Kontserbatorioko Zuzendari Luis San Sebastian Jauna izendatu zutenetik, arazoa larritu besterik ez da egin. Honek, Goizaldi bertatik botatzea du helburu, kosta ala kosta.
Honela, pasa den ekainean serraila aldatuta kalean utzi gintuen, bestelako abixurik gabe: pentsa udaran dauden aktuazio, ezkontza, e.a. guztiekin!!! Azkenik, Eusko Jaurlaritzako delegatuak Zuzendaria behartu zuen guri berriro ere sartzen uztera eta ordainean, Goizaldi Kontserbatorioko ordutegira moldatuko zen Irailetik aurrera.
Guk tratua bete dugun heinean, Zuzendariak ezin izan du bere hitza bete,eta Eusko Jaurlaritzaren borondate eta aginduen kontra, berriro ere Goizaldiko kideei sarrera galerazteko agindua eman du. Gainera, gure gauza guztiak lokaleko txoko batean modu txarrean pilatu ditu, bertan sartzen den edonork kaltetu edota eraman ditzazkeelarik. Bidaietarako erabiltzen ditugun bi kaxa haundi kalera atera zituen gainera!. Hau guztia otsailaren 24ean gertatu zen eta noski, GOIZALDI ezin da erantzunik eman gabe geratu. Erantzuna sendoa izan behar da eta horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu:
- - Pasa den larunbatean Korrika pasa zen Donostiatik eta bertan izan ginen beste dantza talde batzuetako dantzariekin eta gure salaketa kamixetekin korrika.
- - Kontserbatorioko atean gertaera hauek azaltzen dituen panfletoak banatzen ditugu.
- - Zuzendariaren aurka salaketa jarri dugu Donostiako Instrukzioko Auzitegien aurrean, usurpazioagatik.
- - DATORREN LARUNBATA, HILAK 19, EGUERDIKO 12ETAN, DONOSTIAKO KONSTITUZIO ENPARANTZAN, ENTSAIO BAT EGINGO DUGU: GUZTIOK ZAUDETE GONBIDATUTA ETA ZUEN LAGUNTZA ESKERTUKO GENUKE, izan ere Kontserbatorioko zuzendaritzaren jarrera euskal dantza tradizionalaren aurkako ekintzatzat jotzen du Goizaldik.
Eskerrikasko zuen harreta eta laguntzagatik.
Dokumentuaren akzioak
Pasa de larunbatean, hilak 19, Konstituzio Enparantzan egindako ekitaldiaren arrakasta ikusirik, Goizaldik bere esker ona luzatu nahi die etorri zirenei.
Martxoaren 19an, eguerdiko 12ak inguruan Donostiako Konstituzio Enparantza giro onez gainezka zegoen.
Guk, gure uste apalean, 150 kamixeta egin genituen, sobran geratuko zirelakoan! Ez ba!! Denak banatu genituen eta jende asko, badakigu, kamixeta gabe geratu zen. Horrek erakusten du garbi ekitaldiaren arrakasta: 200 pertsona inguru bildu ginen, dantzari, musiko eta zaleen artean. Larrain dantzak eman zion hasiera plaza giroari eta jarraian beste hainbat dantzaren ondoren, kalejirak eman zion amaia.
Luzatu gabe, ESKERRIKASKO bihotzez hurbildu zineten guztioi eta nahi eta etorri ezin izan zinetenoi. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da gure protestarako eta ziur egon hitza eman genuen bezala kamixeta gabe geratu zinetenoi ere iritsiko zaizkizuela.
BEJONDEIZUELA eta ESKERRIKASKO!
GOIZALDI E.D.T.