Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Izan ere gaurko egunez, 1727an jaio zen Jean Georges Noverre, dantzaren erreforma bideratu zuen koreografo frantziarra.
Escena dantza jaialdia Nafarroan
Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, abiatuko da Antsoain-en Escena dantza jaialdia. Hilabetez, Nafarroako 11 herritan, 9 konpainiek 21 dantza emanaldi eskainiko dituzte.
Urtzi Aranburu sarituko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak
2005eko Dantzaren Saria Holandako Nederlands Dans Theater konpainiako Urtzi Aranbururi (Donostia 1972) ematea erabaki du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Sari hauen hirugarren edizioa da 2005ekoa, eta apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean jasoko du Urtzi Aranburu berak, Donostiako Udaletxeko areto nagusian, eguerdiko 12etan egingo den ekitaldian.
On Kixote Mantxakoa eta ezpata-dantza
On Kixote Mantxakoa gora eta behera ari dira egunotan komunikabideak, liburua argitaratu zela 400 urte direla aitzakitan hartuta. Gu ere apuntatu gara modra eta Cervantes-en liburuan datorren dantzari buruzko pasarte bat jasotzea pentsatu dugu.
Gaizka Barandiarani omenaldia eta Donostia Dantzan
Erromeria izango da maiatzaren 15ean Donostiako Konstituzio enparantzan. Erromeriaren helburua Donostiako garai batean erromerian dantzatzen ziren dantzak ikastea izango da.
Dantza tradizio berri bat Arraterako
Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Tradizioa eta berria kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste dugu tradizioak berezkoa duela berri izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke.
Dantzaren hilabetea
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu; horrenbestez, aurtengoa izango da jardueren egitaraua antolatzen dugun hamargarren aldia, beren lanbidea omentzeko helburua duena.
Mutxiko eguna Izpuran
Urtero bezala, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak Mutxikoaren eguna bat antolatzen du Izpuran, Baxe Nafarroan. Aurten finkatu izan den eguna, Apirilaren 3a da.
Trikitixaren historiarako agiri bilduma
Trikitixaren inguruko dokumentazio zabala bildu eta sarean jarri du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Tartean, dantzari buruzko hainbat aipamen ageri dira, debekuen garaiari lotuta batez ere.
Baztango mutildantzen ikastaroa Iruñean
Ortzadarrek, Folklorearen alorrean egiten diren ikerketak bultzatu nahian, Kultura Tradizionalaren Gaineko Ikastaro Monografikoak sortu ditu. Edozeinek parte hartzeko eginak badira ere, Folklore Taldeetako partaideei zuzendua da batik bat. Ikastaro Monografikoen XVIII. edizioak Baztango mutildantzei buruz jardungo du, 20 orduko iraupena izango duelarik
Dokumentuaren akzioak