Dokumentuaren akzioak
Getxoko XXII. Nazioarteko folklore eta dantza jaialdia
Uztailaren 21etik 23ra, hiru gauetan zehar, musika eta dantza hiru ikuskizun eskainiko dizkiegu ikusleei. Hiru lurralde desberdinetatik etorritako taldeak arituko dira aurten: Euskal Herriko Itxartu Taldea, Portugaleko Areosako talde Etnografikoa eta Senegaleko Kora.
Aurten, Getxoko Itxartu taldeak emango dio hasiera jaialdiari Euskal Herriko tradiziozko koreografien eskutik eta, biharamunean, Portugaleko Vianako eskuladeko folklorearen adierazlea den Areosako Talde Etnografikoa arituko da. Azken jardunaldian, amaiera bikaina emango dio jaialdiari Kora talde senegaldarrak, bere herriko eslaviar tradiziozko dantza eta kantuak erakutsiko dituelarik.
Jaialdia beraz, aukera ezin hobea dugu herri ezberdinen ohituretara gerturatzeko, elkarrengandik urrun dauden lurraldeak nolabait batuz.
Dokumentuaren akzioak