Dokumentuaren akzioak
Arkaitz Añorgako Dantzarien 80 urteurrena
Añorgak 75 urte dantzan liburuan kontatzen denez, dantza taldea sortu eta urtebetera taldeari erakusteko dantza-maisu bat ekarri behar zela erabaki zuten. Lan horretarako zenbait hautagai aztertu ondoren Jose Lorenzo Pujanaren aldeko hautua egin zuten. 1927ko Maiatzean bertan hasi eta uztailean ospatzen diren Karmen jaiak bitartean egunero-egunero joan zen Pujana Añorgara mutil-gazte talde bat prestatzera. Jaietako emanaldia arrakastatsua izan zen eta aurrerantzean hara eta hona ibili ziren Añorgako dantzari gazteak Jose Lorenzo Pujanaren zuzendaritzapean.
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldearen 80 urteko ospatzeko zenbait ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. Irailaren 12tik 16ra taldeko argazki erakusketa eta Juan Mari Beltranek prestatutako musika-tresnen erakusketa ikus daiteke. Irailaren 13an Oier Araolazaren hitzaldia izango da. Irailaren 16an, larunbatean izango dira ospakizun nagusiak. Goizean hildako dantzarien aldeko meza, ondoren dantza emanaldia, bazkaria eta arratsaldean Tapia eta Leturiarekin erromeria.
Hona hemen 1927ko lehen dantza talde haren argazkia, Kutxaren Fototekari esker.
Ezkerretik hasita, Luis del Campo, Miguel Soroa, Lukas Ganuza, Marcelino Wangeneberg, Raimundo Ormazabal, Joxe Basurto, Jose Lorenzo Pujana, Manuel Soroa, Andres Ormazabal, Periko Basurto, Xanti Setien, Esteban Collantes, Antonio Arizmendi eta Miguel Goldazarena.
Dokumentuaren akzioak