Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boiseko Oinkari Euskal Herrian arituko da

Dokumentuaren akzioak

Boiseko Oinkari Euskal Herrian arituko da

2006/09/07 12:07
Oinkari Ameriketako Estatu Batuetako euskal dantza talde sendoeentakoa da. Dantzari eta musikari talde zabala du, eta zorrotz eta distiratsu dantzatu ohi ditu euskal dantza tradizionalak. 1960. urtean sortu zen Idahoko hiriburuan Oinkari dantza taldea, eta ordutik hamaika emanaldi egin ditu bai Estatu Batuetan barrena eta baita kanpoan ere. Euskal Herrian 2003. urtean izan ziren azken aldiz, ordukoan Arkaitz Añorgako dantzariak taldeak gonbidatuta.

Markina-Xemein, Durango, Sopela, Galdakao eta Gernikan egingo dituzte emanaldiak Oinkariko dantzariek. Gainera, Galdakaoko jaietan izango dira dantzari amerikarrak eta Andra Mari taldeak jaietan ohikoa duen egitarauarekin bat egingo dute.

Oinkari Basque Dancers - emanaldiak Euskal Herrian
  • Irailaren 12an: Markina-Xemeingo Frontoian, 19.00etan
  • Irailaren 13an: Durangoko Plazan, 20.30ean
  • Irailaren 15ean: Sopelako Herriko Plazan, 19.30ean
  • Irailaren 17an: Galdakaoko Santi Brouard Plazan, 20.00etan
  • Irailaren 18an: Gernikako Plazan, 13.00etan

Andra Mari dantzari taldearen egitaraua Galdakaoko jaietan
  • Irailak 11, 12 eta 13 (astelehena, asteartea, asteazkena):  
19:00 Jota ikastaroa Andra Mariko lokaletan (Juan Sebastian Elkano kalea, 4-6)
  • Irailak 14 (osteguna) :   
12:00 Bizkaiko soka-dantza, Meza nagusiaren ostean (Boiseko Oinkari taldearekin batera)
20:00 Andra Mari Dantza Taldearen agerraldia Kurtzeko  Plazan
  • Irailak 16 (larunbata): Galdakoztarren eguneko kalejiran, bazkarian, erromerian eta egunean zehar egongo diren ekitaldietan parte hartu (Boiseko Oinkari dantza taldeak eta Iruñako Ortzadar taldeko fanfarriak  ere bai.)
  • Irailak 17 (Igandea)
12:00 Dantzari txikien  kalejira
13:00 Dantzari txikien saioa Kurtzeko plazan
17:30 Dantzari txikien saioa Santi Brouard Plazan
20:00 OINKARI Dantza Taldearen saioa Santi Brouard Plazan  (Boise-Idaho-Ameriketa Estatu Batuak)




Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.