Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Hiru dantzari madrildar nagusitu dira Bilbo Hiria III. Lehiaketan
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) igandean, azaroaren 16an ospatu zuen Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa, Bilboko Arriaga antzokian. Perfecto Uriel, Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria, presidente zuen epai-mahaiak erabaki zuen Yasmina Sancayo, Aaron Sanza eta Elena Suarez dantzari madriladerrei ematea aurtengo sariak.

Dantza izango da Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren ardatza
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatzen duen "Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak" dantza izango du aurten ardatz nagusia. Zazpigarren ekitaldia ospatuko da aurten, eta Irlanda, Italia eta Galiziako gonbidatuak izango dira Euskal Herrikoekin batera. Azaroaren 21ean Getxon eta 22an Donostian ospatuko da jaialdia.

Hemen da Agoizko dantzarien egutegia
Gaur gauean, 22:00etan, ETB-2n eskainiko da Agoizko dantzariek parte hartu duten "Urteko Egutegia" programa. Egutegiko argazkiak egiteko prozesua ikusiko da telebista emanaldian, baina egutegia bera dagoeneko eginda dago eta hemen ikus daiteke.

Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan
Igande honetan, azaroaren 16ean, arratsaldeko 19.30ean, Noaingo Kultur Etxean Belar Gorri elkarteak "Kotxe Gorri, Beldur eta Kafeteren inguruan" emanaldia estreinatuko du.

Igandean jokatuko da Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
Arriaga antzokian ospatuko da igandean, azaroaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatutako Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa.
Dantzan.com-i esleitu zaio Gipuzkoako Diputazioaren dantza formaziorako aholkularitza deialdia
Euskal Dantza Tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat kontratatzeko deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. Bi proposamena jaso dira eta lehiaketan puntu gehiago jasota dantzan.com-i esleitu zaio lana.

Solos dantza klub Dantzaz konpainiaren eskutik
Azaroaren 20an eta 27an, Donostiako Victoria Eugeniaren Club aretoan "Solos dantza klub" emanaldia eskainiko du Dantzaz konpainiak. Josu Mujika eta David Debernardi-ren koreografiak biltzen dira emanaldi berezi hauetan.

Bralia eta buhameak Barkoxen
"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.

Mikel Aristegiren azken lanak Bilbon eta Gasteizen
Mikel Aristegi koreografo donostiarrak zenbait emanaldi eskainiko ditu datozen egunotan Bilbo eta Gasteizen. Uneven eta Euskalerria koreografiak aurkeztuko ditu. Azaroaren 6an Artium musoean izango da, Gasteizen, eta azaroaren 8an eta 9an Bilbon, La Fundicion-en.

Andre Madalen musika banda militar baten eskutik
Inoiz dantzatu duzu fandango bat banda militar batek jota? La Platan ospatu berri den Euskal Asteak horretarako eta gehiagorako eman du. Argentinako beste muturretatik iritsitako dantzariei harrera egiten La Platako militarren musika banda zegoen, dantzariak iritsi eta "Andre Madalen" jo zien bandak, eta dantzariek dantzatu, noski!
Dokumentuaren akzioak