Dokumentuaren akzioak
Albisteak
XIII. Dantzaren Nazioarteko Gala Victoria Eugenian
Galan bilduko dira, besteak beste, Itziar Mendizabal, Ion Agirretxe, Iker Arrue, Laura Villar, Santamaria Dantza Konpainia (Juan Carlos Santamaria, 2008ko Estatu mailako Saria) Jesus Pastorren aparteko lankidetzarekin (Nazioarteko Dantzari Nagusi ohia), Biarritzeko Balleta, Aukeran, Kukai, Dantzaz Konpainia, Akroindar, Mariemma kontserbatorioko dantzariak...
Alurr Dantza Taldea Herri Urratsen
Alurr Dantza Taldea Senperen (Lapurdi) ariko da maiatzaren 10ean (igandea), Herri Urrats jaian, Araba gunean
Itziar Mendizabal, Lucia Lakarra eta Gene Yurre Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VII. Dantza Sarietan
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren zazpigarren aldia egingo du, Donostiko Antzoki Zaharrean. Maiatzaren 2an, larunbata, eguerdiko 12,00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera gonbidapenarekin.
Espainiako unibertsitateetan dantza ikasteko aukera hurbilago
Orain arte ez zegoen Espainian dantzaren zientzia ikasketarik eskaintzen zuen unibertsitaterik. Bada Madrilgo unibertsitate europearrak Espainiako kalitatearen eta akreditazioaren balioeztatze agentziaren oniritzia jaso du 2009-2010. ikasturtean "dantzaren zientzia" gradua eskain dezan.
Dantza ikastaroak EHUko udako ikastaroetan
Euskal Herriko Unibertsitateak hamargarrenez antolatu ditu aurten "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroak. Hogeita sei ikastaro eta lantegi izanen dira guztira, lehen mailako irakasle eta txostengileen eskutik. Tartean dantza ikastaroak ere bai: tradizionala, klasikoa, garaikidea...
Errepertorio berezitasuna
Ari da betetzen poliki-poliki euskal dantza taldeen direktorioa. Proposatutako eremuen artean badago bat "Errepertorio berezitasuna" izenekoa. Talde batzuk hauxe jarri duzue eremu horretan "Euskal Herriko dantzak". Eta barkatuko didazue, baina hori ezer ez jartzea bezalakoa da. Akaso ez dugu ondo azaldu kontzeptua eta saiatuko naiz berriro.
Dantzaren Eguna eta Akram Khan-en mezua
Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:
Dantza kalean Donostiako Okendo plazan
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 3. edizioa izango dugu Apirilaren 25ean, larunbata, 12’00etan, Okendo Enparantzan. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta klake dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte elkarteko ikasleek. Dantza, bakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.
Verdini dantza taldea Miarritzen Argira lanarekin
Larunbat honetan, Miarritzeko Kasinoan, gaueko 21:00etan Verdini Dantza Taldearen “Argira” ikuskizuna izango da. Integrazio Batzordearen hamarkada ospatzeko, eskola mailan integrazioaren alde lana egiten ari dira. Ikuskizun honetan Isabel Verdinik planteatzen du minusbaliotasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote ditugun gehiegi babesten. “Argira” Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da eta Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an.
Tolosako Udaberri Huescan arituko da asteburuan
Huescako Gurrea de Gallego herrian emanaldia eskainiko du asteburu honetan Tolosako Udaberri dantza taldeak. VI Muestra de Danzantes «Villa de Gurrea de Gállego» jaialdia ospatzen da asteburuan, eta Zaragoza, Lleida, Teruel eta Huescako taldeek parte hartuko dute Gipuzkoarrekin batera.
Dokumentuaren akzioak


