Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurreskua postako zigiluetan

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua postako zigiluetan

2009/06/10 09:53

Herri dantzei eskainitako bi zigilu berri aurkeztu ditu Espainiako posta zerbitzuak, berriki. Horietako bat aurreskuari eskainia dago. Ekainaren 6an izan zen jaulkia, 28,8 x 74,7mm-ko neurria du, 0,43€ko prezioa eta 550.000 zigilu inprimatu dituzte.

Horrela azaldu ditu Correos-ek zigilu honen ingurukoak:

Euskal Herrian dantza anitz daude eta herri eta hiri bakoitzak bere dantza propioak ditu. Horietako askoren jatorriak eta garaiak ezezagunak dira. Ezagunenetariko bat Aurreskua dugu. Dantza hura Sokadantza edo danza de cuerda izeneko antzinako dantzaren esparruan sartzen da eta euskal kulturako dantzarik berezkoena da. Aipatutako dantzan soka bat osatzen duten gizon talde batek hartzen du parte, eskutik edo zapi batetik helduta. Lehenengoa edo aurreskularia eta azkena edo atzeskularia garrantzitsuenak dira. Txistuaren eta danbolinaren musikarekin batera, dantzaren hasieran, dantzariek bira bat ematen dute plazatik zehar eta agintariengana heltzerakoan, aurreskulariak txirikordatutako lehenengo pausuak dantzatzen ditu, txapela lurrera botaz. Bi edo lau dantzari sokatik ateratzen dira, aurreskulariaren bikotearen bila joateko, eta horrek bere bikotearen aurrean dantza egiten du dantzaren denboretako bat. Atzeskulariak eta bikoteak zeremonial berbera egiten dute, baita sokaren kideek eta bikoteek ere. Azken horiek gizonengandik bereizita gelditzen dira zapi batzuen bitartez. Ondoren norgehiagoka dantzatzen da. Bertan, aurreskulariak eta atzeskulariak beste denbora bat dantzatzen dute, euren trebeziak eta abileziak erakutsiz. Erakustaldia amaitzerakoan, publikoari parte hartzeko aukera ematen zaio. Gaur egun, solista bakar batek dantzatzen du aurreskua, aurreskularia, hain zuzen ere, eta ekintza publikoetan, politikoetan eta erlijiosoetan egiten da. Normalean dantzari profesionalek jarduten dute.


Gaztelako "La rueda" izeneko dantzan oinarritutako beste zigilu bat ere karrikaratu du Correos-ek, herri dantzaren bildumaren baitan:

La rueda - zigilua


La Rueda Gaztela eta Leon aldeko berezko dantza bat da. Horrek izen desberdinak ditu leku topografikoaren arabera. Burgosen eta Leonen izen hura mantentzen du, Valladoliden eta Segovian, Corrido deitzen da eta Salamancan, berriz, Charrada. Leku irekietan dantzatzen da, batez ere herrietako plazetan edo enborki edo pikoten inguruan, eta bertan dantzari talde ugariek hartzen dute parte biribilari itxura emateko. Bikoteak solte dantzatzen dira, besoak gurutzean eta pausu berdinak eginez. Gizonak kanpoaldean kokatzen dira eta emakumeak, berriz, barrualdean eta dantzari hasiera ematen diote birak eta mugimendu birakorrak emanez, gero eta azkarrago eta gero eta alaiago. Erritmo berezkoena eta zaharrena 5/8 konpasa da, eta normalean dultzainaren eta danbolinaren musikarekin batera agertzen da. Hala ere, noiz edo noiz gaita eta pandereta ere jotzen dira. Dantza mota hau munduko leku askotan egiten da eta Mediterraneo aldean oso ohikoa da.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.