Dokumentuaren akzioak
Juan Carlos Santamaria donostiarrak 'Polvo' estreinatuko du
XVIII. mendeko musika zoragarriak protagonismo berezia du lan honetan, eta ikusleari irudi zirarragarri eta poetiko sorta ederra hurbilduko dio, bizitza eta heriotza eskutik heltzen diren dantza fisikoki indartsu eta bisualean.
Juan Carlos Santamariak lan berri honekin bere koreografo izaera proiektatzen du, musikalitatea, estetika eta lengoia askatasunak indar berezia hartzen baitute bere irudimenean. Bi zati ditu ikuskizunak eta talde lana da, talde koreografia lan handia baitu, bikote dantzekin lotuta. Bizitza, heriotza, poza, emozioa, sortasuna eta izpiritualtasuna, hori guztia garai historiko horren kontrasteak gaurkotasunetik azaleratzen dituen ikuskizunean.
Santamaria Danza 1998an sortutako konpainia da, formato ertaineko autore lanak eginez hamar lanetik gora aurkeztu dituena tarte honetan. Juan Carlos Santamariak bere konpainiaren gidaritzan egindako lana Espainiako Sari Nazionalarekin goraipatua izan da 2008an koreografi sorkuntza alorrean. Bere azken lanetako batek, "Romeo + Julieta" izenekoak "Villa de Madrid 2008" saria eskuratu du.
Santamaria Compañia de Danza gainera, Euskaldunak eta Dantza 4. jaialdian izango da datorren ekainaren 10ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertan, "Sonidos de un jardin secreto" lana aurkeztuko du.
Datuak
- Lana: “Polvo”.
- Ideia eta Koreografia: Juan Carlos Santamaria.
- Estiloa: Dantza neokalsikoa eta garaikidea.
- Konpainia: Santamaría Compañía de Danza.
- Datak: Ekainak 6 eta 7
- Tokia eta ordua: Teatro Fernan Gómez (Madril), larunbata, 21.00etan, igandea 19.30ean.
Dokumentuaren akzioak