Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Bihar hasiko da Maitaldia Biarritzen
Hamar egunez, irailaren 11tik 20ra, Biarritz dantzaz beteko du Maitaldiak. "Deabruak dantzan!" lelopean, kultura, garai eta genero guztietako emanaldiekin osatu da aurten ere Le temps d'aimer - Maitaldiaren egitaraua. Hona egitaraua:
‘Aiko’ taldeak heziketa-eskaintza berritu du
Bizkaian aurten herririk herri ibili diren ‘Dantzaldi Ibiltaria’ zikloko tailerren lehen edizio arrakastatsuaren haritik, Aikok izena emateko aukera eskaintzen du orain Erandio, Durango, Areatza, Gernika, Sopela eta Sodupen urritik ekainera bitartean egingo dituen ikastaroetarako
Dantza emanaldiak Luna Krea jaialdian
Luna Krea, Gasteizen antolatu duten arte jaialdi baten izena da. Irailaren 11an (ostirala) izanen da, gauez. Artista gazteez beteko dira Gasteizko kaleak ekitaldi honetan. 200 artistatik gora hiria hartuko dute diziplina anitzeko 50 proposamenekin. Dantza, musika, ikus-entzunezko emanaldiak, antzerki emergentea, moda, soinu-instalazioak, mikro-hitzaldiak... Hemen dantza emanaldiei erreparatuko diegu.
Dantza idatzia
Dantza idatzi izan da. Esan nahi baita, historian zehar koreografien mugimendu eta urrats ezberdinei buruzko oharrak hartzeko hainbat sistema idatzi esistitu izan dela. Biarritzeko Mediatekak gai honi buruzko erakusketa antolatu du abuztuaren 20tik irailaren 19ra arte. Irakurketa dantzatu bat eta hitzaldi bat ere antolatu dute gaiaren inguruan.
IX. Gaita Egunak Donibane Lohitzunen
Orain arte, Gaita doinuak karrika animazioetan eta ohizko dantzen inguruan entzutea usaiatu gira. Bainan IX. Gaita Egunak festibala kari antolatuak diren lau kontzertuetan (sartzea urrirrik), entzuleek ohartzeko parada ukanen dute, Gaita, musika mota ezberdinetan eta molde ainitzetan erabil daitekela. Aurten 450 musikari, dantzari eta ziganteek festibalean parte hartuko dute. Geroari so eginik Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak lagunaldiek Ipar Euskal Herriko herriz-herri segituko dute gaita soinuen ezagutarazteko, euskal musikaren ondarean dagoelakotz, baita munduarenean ere.
Argia Dantza Taldearen Axeri Boda, Victoria Eugenia Antzokian
Argia Dantza Taldeak Axeri Boda ikuskizuna eskainiko du datorren astelehenean, irailak 7, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Donostia Dantzan erromeria
Datorren larunbata irailak 5, Donostiako Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien soka-dantza izango da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria izango da.
XXV Folklore Jardunaldiak
Hogeita bost urte beteko dira aurten Ortzadar Elkarteak Folklore Jardunaldiak abian jarri zituenetik. Ordutik urtero helarazi dugu hau bezalako zirkularra. Esan dezakegu Jardunaldiek, beren ibilibide luze honetan, Folklorearen ikaskuntzan eta dibulgazioan gertatu diren aldaketen lekuko aparta izan direla. Bai folklore bera, bai ikertzaileak eta folklorea ikasketagai duten disziplinak birkokatu behar izan dira gizarte-esparruan. Honek eragin nabarmena izan du Jardunaldien antolaketan eta bilakaeran.
Euskal Herriko Dantza Agerketa 2009, Basaurin
Urtero ohikoa izaten den moduan, aurten ere Euskal Herriko tokian-tokiko dantzen agerketa eginen dute Basaurin irailaren 18, 19 eta 20an. Markinako Zerutxuk, Gasteizko Indarrak, Lasarte-Oriako Erketz-ek, Faltzes-eko Makaiak, Luzaideko Bolantek eta Barkoxeko Etxahun taldeek hartuko dute parte 2009ko agerraldian.
Reno-ko Zenbat Gara-ren urteurrenean parte hartu du Argiak
Argia dantzari taldearen ordezkaritza bat Renon izan da uztailean Zenbat Gara taldearen 20 urteurreneko ospakizunetan eta bertan ospatu den Euskal Etxeen biltzarrean parte hartzen. Zenbat Gara taldeak prestatutako ekitaldi hunkigarri batean taldearen ibilbidearen zenbait mugarri bideo baten bidez azaldu eta dantzatuz ikuskizun berezia eskaini zuten.
Dokumentuaren akzioak


