Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Plazetan programa uztailaren amaierararte Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Dantza Plazetan programa uztailaren amaierararte Bilbon

2009/07/09 11:38

Egitarau honek  uztaila amaitu artean, sei emankizun eskainiko ditu lau leku ezberdinetan banaturik, asteburuak bi lan egunekin txandakatzen eta “Dantza Plazetan” programa honetan, Gaztedi Dantzari Taldea, Beti Jai Alai eta   Ondalan izango dira protagonistak. Azken talde hau Bilboko Talderik zaharrena da eta honek uztailaren 16an emango du bere ikuskizuna Karmelo Plazan. Bestalde, Aita Donosti plaza izango da Beti Jai Alai talde beteranoaren eszenatokia (uztailaren 25ean gaueko 22:00etan). Eta azkenik, Ondalan arituko da uztaileko programari amaiera emateko bi emankizunekin: San Inazion uztailaren 26 eta 31an, 11:30etan eta 18:30etan.

‘Dantza Plazetan’ egitaraua, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, irailean bueltatuko da berriro ere urte bukaera arte antolatu diren beste hamar emankizunekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.