Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Mugarik gabeko dantzak" jaialdia Avilan

Dokumentuaren akzioak

"Mugarik gabeko dantzak" jaialdia Avilan

2009/07/03 10:50

Aurten zortzigarren aldiz antolatu dute Danzas sin Fronteras (Mugarik gabeko dantzak) jaialdia. Honako honetan Avilan jarri dute zita, Arenas de San Pedro herrian. Bertan, uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, dantza eta musikarekin zerikusia duten, tailerrak, ikastaroak, emanaldiak, kontzertuak, ikuskizunak... antolatu dituzte.

Munduko dantzak direlakoak jorratuko dituzte bertan jaialdiak irauten duen egunetan. Japonia, India, Europa erdiko, mediterraneo aldeko, Balkanetako, Brasil, Afrika, Italia, Argentina, Irlanda eta enparauetako dantza izanen dira ikusgai eta ikasgai.

Bertan parte hartzeko prezioa 36 €koa da eguneko, baina egun gehiago pasa ahala prezio hori merketu eginen da. Jaialdian bertan eginen da izen ematea eta ordainketa.

Jarduera ezberdinen programa orokorra hauxe da:

  • 09:00 - Meditazio tailerra

  • 10:30-12:15 -  Musika, dantza eta adierazpen tailerrak

  • 12:15 - 14:00 - Musika, dantza eta adierazpen tailerrak. Haurrendako jarduerak

  • 16:30 - Ipuin kontalariak eta emanaldiak

  • 17:15 - 19:00 - Dantza eta perkusio tailerrak

  • 19:00 - 20:45 - Erlajazio tailerrak. Haurrendako jarduerak

  • 23:00 - Kontzertuak eta dantzaldiak

  • 01:00 - Dantzaldiak

 

Edozein kasutan, eguneroko programa zehatza lotura honetan duzue [pdf], egun eta tailer bakoitzean eskainiko diren aukerekin.

 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago hemen.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.