Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Privolva estreinatuko du Olatz de Andresek
Olatz de Andres sortzaile eta koreografoak lan berria estreinatuko du datorren urriaren 30ean eta 31an, Bilbon, La Merced Aretoan. BAD jaialdiaren baitan. "Ilargiaren beste aldea" esan nahi du Privolvak, alegia, Lurretik begiratuta inoiz ikusterik ez dugun aldea.
Dantzaren belaunaldiak mintzagai
Lurralde berean burutu diren lau ibilbide desberdin, nola ikusten duzue zuen egoera dantzan gaur egun eta toki honetatik? Horixe da Arantza Balentziagak lau gonbidatuei mahai-gainean jarriko dien lehen galdera. Dantzaguneak antolatu duen lehen mintzaldia urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Donostian, Okendoko Kultur Etxean burutuko da.
ADDE: Egin zaitez bazkide! Orain behar zaitugu!
Sektoreari profesionalizatzen laguntzen dion talde bat gara, 100 profesional baino gehiagok osatzen dugun taldea. Gure misioa, heziketa garapena, garapen soziala, laborala, kulturala eta artistikoa bultzatzea da, gure esperientziatik, konpromezutik eta hausnarketa bateratutik.
Pariseko Operako Balleta Biarritzen
Nazioarteko Ballet konpainia handi eta entzutetsuenetako bat, Pariseko Operako Balleta Euskal Herrian, Biarritzen, izango da datorren astean. Urriaren 28an eta 29an, Biarritzeko Gare du Midin eskainiko ditu emanaldiak.
Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen eguberritako dantza ihardueren izen ematea ireki da
Aurten ere, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak nazioartean ospea duten irakasleak gonbidatzen ditu beren ezagupenak transmititu ditzaten Gipuzkoako ikasleei. Iharduerak Dantzagunea-Artelekun burutuko dira abenduaren 26tik 30era eta izen ematea abenduak 11 bitarte egin daiteke.
Belaunaldiz belaunaldi ekitaldia
Gaztediren 60. urteurrena azken txanpan sartu da dagoeneko, eta merezi bezalako amaiera emateko, "Eusko Ederti, Belaunaldiz Belaunaldi" ekitaldia ospatuko dugu datorren azaroaren 13an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Arriaga Antzokian.
Nor dabil dantzan? 3. Ibilbideak eta hezkuntza esperientziak
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) antolatuta, 3. topaketa profesionalak burutuko dira datorren azaroaren 3an, Bilbon, BAD jaialdiaren baitan. Ibilbideak eta hezkuntza esperientziak ardatz hartuta, Maria Muñoz, Filgi Claverie eta Natalia Mongek egingo dituzte aurkezpenak.
Javier Amo dantzari bilbotarra lehen aldiz arituko da profesionalki etxean
10 egun falta dira Euskaldunak eta dantza 7. Galarako. Municheko Operako lehen dantzari bakarlaria da Amo, eta bi pieza dantzatuko ditu, horietako bat Jose Limon-en koreografia duen "Chaconne" bakarkakoa. Maira Fontes brasildarra, Municheko Operako Balletako dantzaria, izango du bikote George Balanchineren "Tchaikovsky Pas de Deux" piezan.
Eguneko menua gaur Leioan Noemi Viana eta Jesus Rubiorekin
Viana eta Rubiok zuzenduta "Eguneko Menua" izeneko dantza lana eskainiko da gaur, urriak 20, osteguna, arratsaldeko 20:00etan Leioan, Kultur Leioa Auditorium-ena.
Dokumentuaren akzioak


