Dokumentuaren akzioak
Eguneko menua gaur Leioan Noemi Viana eta Jesus Rubiorekin
Dantzan
2011/10/20 11:33
Noemí Viana & Jesús Rubio: Eguneko Menua
- Sarrera: “Ofelia” otarteko txikia, Jesús Rubio chefaren azken platera.
- Lehenengo platera: Haragia. “Sinnerman”. Plater fresko eta eferbeszentea, Nina Simoneren ahotsaz lagundurik.
- Bigarren platera: Arraina. Zapore bizien nahasketa harrigarria, naïf ukitu batekin.
- Haragiaren eta arrainaren artean, bideo-dantza itxurako sorbete aparduna: “Harria, papera, artaziak”.
- Postrea: Tarta nahierara.
- Hori guztiori urteko Errioxa ardo on batez lagundurik. Entretenimendua eta janari ona, astuntasun sentsaziorik utziko ez dizuna. ¡Buen provecho, bon profit, on egin, bo proveito!
Zuzendaritza: Noemí Viana, Jesús Rubio.
Interpreteak: Noemí Viana, Jesús Rubio, Nazaret Laso, Melania Olcina.
Iraupena: 50′
Ikuslea: Gazteak eta helduak
» Non: Kultur Leioa - Auditorium
» Eguna: Urriaren 20an
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: 10 euro
Informazioa: Kultur Leioa
Dokumentuaren akzioak