Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian
Arriaga Antzokira dator Ortzadar, dantza, musika, kantua eta poesia uztartzen dituen Librea ninçana euskarazko ikuskizuna antzeztera, Fernando Katolikoak Nafarroa nola inbaditu zuen kontatzen duena. Ikuskizuna emakumeei omenaldia ere bada, gudaren zigorra eta ondoren ahaztuak izatearen mina sufritu izanagatik. Datorren igandean eszenaratuko da, martxoaren 9an alegia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
"Oteizaren kaxa beltza" ikuskizunaren estreinaldia Kresala eta Verdini dantza taldeek
Martxoak 15 Victoria Eugenia Antzokia. Koreografiak: Faustino Aranzabal eta Isabel Verdini. 40 dantzari, 2 clown eta Oteiza beraren pentsamendua. XXI. mendeko dantza proposamena. Ikerketa, arriskua eta hausnarketa. Ikuskizunaren iraupena: 60 minutu.
Kukaiko dantzariak Max sarietarako hautagai izendatu dituzte
Arte Eszenikoen Max sarietarako 2014ko hautagaien zerrenda argitaratu dute, eta gizonezko dantzari onenen atalean Kukaiko dantzariak izendatu dituzte, Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunean egindako lanagatik. Eneko Gil, Alain Maya, Ibon Huarte eta Urko Mitxelena dira lan horretan parte hartzen duten gizonezko dantzariak.
Bizar-dantza, hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea
Hausterre eguna da gaur, Garizumaren hasiera, 2014ko inauteriak bukatu dira toki gehienetan. Inauterietan heriotza eta berpiztea behine eta berriz ageri den errituala da, eta inauteriaren heriotz egunean horri begiratuko diogu, inauterietako dantza bitxi baten bidez: Bizar-dantza, heriotza eta berpiztea irudikatzen duen antzerki-dantza, zenbaiten iritziz, Hartzaren beraren dantza dena.
Marro, kakarro, txantxo, zamo, kokomarru, momotxorro, mozorro,
zomorro, txatxo, kokomoko, ator, mamoxarro, katximorro, porrero, morroko, momorro, katxi, kakarrero, marrau, manporrero, kokomarro, makarrero, katxirulo, madama, zamarro, zurrukero, zanpantzar, mamuxarro, maskarita, janpantzar, moxorrotu, mudao, zirtzil, maska, kukumarro, txatxu, kokox, marmo, atxauretu, talai, porretero, kaskabobo, zarramuskero, ñañarro,
50 urte betetzen dira aurten Lantzeko inauteria berreskuratu zela
1964an, Pio eta Julio Caro Baroja anaien ekimenez, filmatu ahal izateko berregin zen Lantzeko inauteria. Ordurako 20 urte zeramatzan lozorroan, baina filmazioaren eraginez zuzpertu eta herritarrek gogotsu heldu zioten berriz festari, Euskal Herriko inauteri ezagunenetakoa bihurtzera iritsi arte. 50 urteurrena ospatzeko Pio Caro Baroja omenduko du Lantzeko udalak.
Bizkarbaltz, Beldarroia, Hartza eta abar Gallartako aratusteetan
Orain 16 urte inguru jarri zituzten martxan Gallartan landa giroko aratusteak. Harrigorria dantza taldeak antolatzen ditu, eta Xabier Hernandez-ek jakinarazi digunez, Euskal Herriko eta Europako inauterietako ezaugarriekin batera, Bizkaiko meatzaldeko historia sozial eta kulturalaren zipriztinak biltzen ditu. Martxoarne 1ean Gallartan eta 8an Sanfuentes-en ospatuko dituzte mendebaldeko aratuste hauek.
Errumaniako dantzen eta ijitoen dantzen ikastaroa
Daniel Sandu irakaslearen eskutik, ijitoen dantzak eta Errumaniako dantzak lantzeko ikastaroa antolatu du Ribote de Ordunten (Burgos) Danzas Sin Fronteras elkarteak. Aste Sainduan, apirilaren 17tik 20ra burutuko da ikastaroa.
Hartza gai nagusi hartuta, hemen da Hartzaro 2014 jaialdia
Inauteriak, tradizioa eta sorkuntza uztartzen ditu urtero Hartzaro jaialdiak. Uztaritzen eta Errobi Herri Elkargoko herrietan hedatzen da Herri Soinuren ekimenez antolatzen den jaialdia. Kalakan, Duguna, Kautere Balet eta Kukai dira, besteak beste, Hartzaro 2014 jaialdirako iragarritako taldeak, eta ohi bezala jaialdiak bera bultzatutako sorkuntza lanak izango dira. Hona hemen egitarau osoa:
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Dokumentuaren akzioak


