Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/12
Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.

Gaur egun Unesco-ren International Dance Council-eko presidentea da Alkis Raftis, eta 1987tik Athenas-eko Dora Stratou Dance Theatre famatuko presidentea ere bada. Dantza ikertzailea da eta bereziki Greziako dantza tradizionalaren alorrean egin ditu lan nagusiak. 

Bizantzio, 525 urte inguruko mosaikoa. Alkis Raftis-ek sareratua.

Antzinateko Greziatik hasi eta Egipto, Bizantzio, Algeria, Japon, Otomania, Algeria edo Bretainako dantza irudiak biltzen lan handia egin du Alkis-ek, eta horrez gain, garai desberdinetan inprimatutako dantza irudien bilduma erraldoia jarri du sarean. Hona hemen zenbait irudi The Orchesis Portal webgunean aurki daitezkeen guztien erakusgarri:

Austriar-Hungariar inperioa 1870. Alkis Raftis-ek sareratua.

1894 Erfurt Alemania arku-dantza. Alkis Raftis-ek sareratua.

1873, Balehar uharteetako Cossiers-en dantza. Alkis Raftis-ek sareratua.

1896, San Joan suaren inguruan dantzan Finlandian. Alkis Raftis-ek sareratua.

1900 Dantza irakasten. Alkis Raftis-ek sareratua.

Ukrainar neskak dantzan (1900 inguruko irudia) Alkis Raftis-ek sareratua.

Zipre, 1953. Alkis Raftis-ek sareratua.

Iturria: The Orchesis Portal