Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Alkartasuna Euskal Herriaren ordezkari izango da  Rioko nazioarteko folklore jaialdian

Alkartasuna Euskal Herriaren ordezkari izango da Rioko nazioarteko folklore jaialdian

Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Portugaleko Barcelinhos herrian urtero ospatzen den jaialdian izango da. Larunbatarekin batera hasiko da, uztailaren 25ean, eta abuztuaren 3ra arte luzatuko da. Euskal Herriaz gain, Mexiko, EEBB, Txina, Eslobakia, Senegal eta Taiwaneko taldeak ere bert...

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Jaialdia sarean zuzenean

Portugaleteko Folklore Jaialdia sarean zuzenean

Dantzan 2015/07/22 11:15

Uztailaren 20an hasi den Portugaleteko Nazioarteko Jaialdiaren irudiak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen ari da Elai Alai taldea. Dagoeneko 20 eta 21etako jaialdiak zuzenean eskaini dituzte eta gainera, YouTube bertan oraindik ikusteko aukera dago. Hilaren 26a bitartean Zeelanda Berria, Senegal,...

Gehiago irakurri

Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia

Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia

HARITZ EDT 2015/07/21 11:30

Datorren ostiralean, uztailak 24, Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia egingo dugu iluntzeko 22:30ean Olaizaga kiroldegian. Haritz dantza taldearekin batera dantzatuko duten aurtengo talde gonbidatuak Kubako Camagua eta Zeelanda Berriko  Nga Uri Te Wai-o.Taiki izango dira.  Jaiald...

Gehiago irakurri

Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en

Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en

Dantzan 2015/07/21 09:30

Bulgaria, Eslovakia, Buriatia eta Valentziako gazteen taldeak izango dira, Behobiako Eraiki dantza taldekoekin batera, aurtengo GazteFolk-en. Folklorea, kulturak elkartzeko hizkuntza unibertsala lelopean uztailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko da Bidasoaldeko nazioarteko gazteen jaialdia Irun, Z...

Gehiago irakurri

Organik eta Rouge Elea konpainiak aukeratu dituzte Aterpean programarako

Organik eta Rouge Elea konpainiak aukeratu dituzte Aterpean programarako

Dantzan 2015/07/20 11:00

Getxoko Organik eta Hendaiako Rouge Elea konpainiek izango dute 2015eko Aterpean programaren baitan beren lanak garatzeko aukera. Uztailean eta abuztuan garatuko dituzte lanok,  Dantza Hirian –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan– ekimenaren baitako Aterpean egonaldi pr...

Gehiago irakurri

Taiwan, Buriatia, Georgia, Kroazia eta Turkiako taldeak Gauargi Jaialdian

Taiwan, Buriatia, Georgia, Kroazia eta Turkiako taldeak Gauargi Jaialdian

Dantzan 2015/07/17 12:00

Abian da Ezpeletan munduko haurrak eta dantzak elkartzen dituen Gauargi Jaialdia. Uztailaren 21a bitartean Buriatia, Georgia, Kroazia, Taiwan eta Turkiako haurrek beren herrietako dantza eta folklorea eramango dute Ezpeletako kaleetara. Kanpoko taldeez gain Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Baio...

Gehiago irakurri

Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

Dantzan 2015/07/17 09:45

Idauze-Mendiko gazteek Zuberoa utzi eta Nafarroara Beheran, Iholdin, eskainiko dituzte maskaradak uztailaren 18an. Negu osoa han eta hemen ibili ondoren Ortzaizeko Ikastolarentzat eskainiko dute emanaldia. Arratsaldeko 17:00ak inguruan barrikadekin hasi eta 20:30ak aldera ofizioei ekingo diote Iho...

Gehiago irakurri

Erromeria Eguna eta Errenteria Dantzan jaialdiak, asteburuan

Erromeria Eguna eta Errenteria Dantzan jaialdiak, asteburuan

Alain Maya 2015/07/17 09:30

Uztailaren 18an, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Erromeria Eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. Hamazazpigarrenez herritarrak plazara gerturatzea da ekimen honen helburua eta horretarako egun guztirako egitarau oparoa izango da. Urtez urte jaia errotuz joan da eta dantzale eta herritarront...

Gehiago irakurri

Errusia eta Hego Afrikako taldeak Folklore Bizian jaialdian

Errusia eta Hego Afrikako taldeak Folklore Bizian jaialdian

Dantzan 2015/07/16 08:30

Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdian Errusiako eta Hego Afrikako taldeak izango dira aurten. Dantza taldeok Galdakaon, Arrigorriagan, Usansolon, Sopelan eta Gernikan eskainiko dituzte emanaldiak uztailaren 21a eta 26a bitartean. Soweto Thabisong dantza kon...

Gehiago irakurri

Txertubi taldearen bigarren bideoa: 'Ederra zareala' porrusalda

Txertubi taldearen bigarren bideoa: 'Ederra zareala' porrusalda

txertubi 2015/07/15 17:20

Txertubi taldeak bideo berria argitaratu du YouTubeko bere kanalean : 'Ederra zareala' porrusalda. Otsailean grabatu zuten entsegu batetan beste pieza batzurekin batera. Apirilean argitaratu zuten lehenbizikoa, 'Molinatxo' habanera , eta hauxe da saio hartako bigarren grabaketa. ...

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak