Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Barazki purea
Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa. Lagun batek gure festetako eta...
Bidador pastoralaren prestaketa lanak azken txanpan sartu dira
Joxemiel Bidadorren omenez urriaren 10ean egingo den pastoralaren prestaketa lanak amaitzen ari dira Iruñean eta salgai dago bertarako sarrera moduan balioko duen informazioz jositako liburuxka ere. Urriaren 10ean Burgoen plazan estreinatuko den ikuskizunari azken ukituak ematen ari dira egunot...
Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko taldeak Dantza Agerketan
Euskal Herriko hainbat txokotako Dantza Agerketa irailaren 19an ospatuko da Basaurin. Eltziego, Antzuola, Leitza, Zubieta, Baigorri eta Deustuko dantza taldeak hurbilduko dira aurten Bizkotxaldera, nork bere dantzak erakustera. Ostiralean, hilaren 18an, erromeria batekin abiatuko da Dantza agerketa...
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan, zailtasun, muga eta ezintasun ugari aurkitzen ditugu maiz, bereziki haur eta gaztetxoei irakasteko ahaleginean. Horretan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xedea. Dantzaren pedagogiaren inguruan urte askotako eskar...
Irailaren 19an, Gure Dantzak jaialdiaren 8. edizioa ospatuko da Lizarran
Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra k antolatzen dute ekimen hau eta Nafarroako 8 dantza taldeek parte hartuko dute. Gure Dantzak, Nafarroako 150 dantzari helduen bilduko ditu Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak gidatutako ekimenean. Jaialdia L...
Ibarra Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Deialdia
Ibarra-Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean, eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko ditu 2016. urte osorako. Urteurreneko unerik garrantzitsuetakoa emanaldi berezi bat izango da, egungo kideekin batera 50 urteotan kide izandakoek parte hartzekoa. Emanaldi hori 2016ko ek...
Kale paisaiak agertokitzat hartuta dator Dantza Hirianen 10. edizioa
Irailaren 19an hasi eta 27a bitartean Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Ondarribia, Azkaine, Donibane Lohitzune, Biarritz eta Baionako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian-ek. Kale paisaiak agertokitzat hartuta gaur egungo dantza-programazioa eskainiko du dohainik 10. edizio honetan. Aste bete...
Ireki da Biarritzen Soka erakusketa
Gaurtik aurrera zabalik ditu ateak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka euskal dantzaren urratsei jarraiki erakusketak Biarritzen. Soka-dantza batekin ireki zen euskal dantzaren iragana, oraina eta etorkizuna aztergai dituen erakusketa Santa Eugenia elizpean. Zer da euskal dantza? Zergatik...
Zuberotarrez dantzan ikasten Jon Iruretagoienarekin
Aurtengoan behintzat izan da aukerarik Zuberoako dantzetan murgiltzeko Dantza Ikasiren guardasolpean. Izan ere, urtarriletik apirilera lehendabiziko txandan eta maiatza eta ekaina bitartean bigarren txanda estuago batean, birritan eskaini behar izan dugu Jon Iruretagoienak emandako ikastaroa jasota...
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena aktore eta ekoizlea. Izan ere oso gertuko sentitzen baitute ezpata-dantza herrian, San Tiburtzioetan, abuztuaren 11an, dantzatzen da urtero eta sendo errotu da. Honen jatorri eta bilakaeraren inguruan, ordea, galderak di...
Dokumentuaren akzioak


