Dantzari buruzko kafe tertuliak Iruñean

2015/11/10
Dantzari buruzko kafe tertuliak Iruñean
Dantzaren inguruan gabiltzanok ohikoak ditugu tabernan dantzaren inguruko solasaldietan aritzea. Bereziki dantza tradizionalean aritzen garenok, askotan hainbat eztabaida sortzen zaizkigu, tradizioa eta berritasuna aitzaki hartuta. Horretarako, Nafarroako Dantzarien Biltzarretik kafe solasaldi batzuk antolatu ditugu. Bertan dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi ditugu eta dantzaren inguruan solastu. Eztabaida bideratzeko lau gai jarri ditugu mahai gainean:
  • Emanaldietan zuzeneko musika edo grabatutakoa axola du? Zergatik?
  • Dantza eta generoa. Aldaketak ematen ari dira, nola?
  • Dantza eta erlijioa. Dantza eta erlijioa lotuta egon dira urte luzez, soka apurtu behar dugu?
  • Dantza tradizionala eta Berritasunak. Elkarbizi, eraldatu?
Honen inguruan solastu nahi baduzu hurbildu zaitez Iruñeko Katakrakera (Kale Nagusia 54) zure zain egongo gara.
Nafar Gobernua Kultura sailaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.

Informazioa: Hablemos de dantza kafe tertuliak (Nafardantza)