Dokumentuaren akzioak
Alacant, Mallorca eta Euskal Herriko taldeak Barakaldoko Herrien arteko folklore jaialdian
Ibarra-kaldu Elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatu du Herrien arteko folklore jaialdia, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Kutxabank, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 4, 5 eta 6an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Santurtzin hirugarren egunean.
Gainera, 2015eko edizio honetan, mantendu egingo ditugu jaialdiaren aurreko asteburuko ekitaldiak, jaialdia handiagotzeko aurreko edizioarekin abiatu genuen asmoa sendotzearren.
Herrien arteko XIX. Folklore Jaialdia
Atariko ekitaldiak
- 21:00etan: Bertso Saioa, Ibarra-kaldu tabernan.
Azaroaren 28a, larunbata
- 22:00etan: Folk-session, Ibarra-kaldu tabernan.
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean
- Argazki-erakusketa: gonbidaturiko taldeen materialarekin, Clara Campoamor kultura-etxean.
Herrien arteko Folkore Jaialdia
Abenduaren 4a, ostirala
- 20:00etan: Musika-saioa Barakaldo Antzokian: Kilika bertso-eskola, Cloverwind taldea (Euskal-irlandarra folk - Euskal Herria), Aires de la Cala (Mallorca), Schola Cantorum (Euskal Herria) eta Ibarra- Kaldu Elkartea (Euskal Herria).
Abenduaren 5a, larunbata
- 19:00etan: Dantza-taldeen kalejira.
- 19:30ean: Dantza-saioa: Aires de la Cala (Mallorca), Villena herriko dantza taldea (Alacant), KIlika bertso-eskola eta Ibarra-Kaldu Elkartea (Euskal Herria).
Abenduaren 6a, igandea (Santurtzi)
- 13:00etan: Dantza emanaldia Gernika Parkean: Aires de la Cala (Mallorca), Villena herriko dantza taldea (Alacant), Mahastiko dantza-taldea (Santurtzi).
Informazioa: Ibarra-Kaldu Elkartea
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com