Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Izartxoren kabalkada, 50 urteak ospatzeko !
2018ko urriaren 13an eta 21ean, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak Kabalkada egin zuen bere 50 urteak ospatzeko. Arratsaldeko 4etan eman zuten, Uztaritzeko pilota plazan. Taldea 1968an sortu zen, Koldo Zabalaren laguntzari esker eta 1970etik aitzina bere helburu nagusietako bat kaskaroten ohitur...

25 urteko ibilbidea ospatzeko ikuskizuna aurkeztuko du Verdini konpainiak
Konpainiaren 25 urteak ospatzeko "Nire, zure, gure Verdini: 25 urte" ikuskizuna aurkeztuko du Verdini dantza konpainiak igande honetan. Isabel Verdini zuzendariaren eta dantza taldeko dantzarien arteko elkarrizketetatik sortu da emanaldi berria. Hogeita bost urteko ibilbidean zehar aurkeztu dituzte...

Dantza-gidari ikastaroa Patxi Perezen eskutik
Larunbat honetan hasiko da Soinuenea fundazioak, Patxi Perezen gidaritzapean, antolatu duen dantza-gidari ikastaroa. Antolatzaileek azaldu digutenez behar edo falta batetik sortu da formazio hauek antolatzeko ideia, "Erromeriak antolatzen hasi eta dantzaldi horiek gidatzeko pertsonak falta zi...

Luis Mari Lopez de Goikoetxea: "Altsasuko gazte batentzat bizitzako festa garrantzitsuena da Santa Ageda"
Gaur, Santa Ageda egunez, Altsasuko kintoak zortzikoa dantzatzen hasiko dira. Berrogei urtean aritu da Luis Mari Lopez de Goikoetxea herriko gazteei zortzikoa erakusten, orain ardura beste batzuek hartu badute ere entsegu guztietara hurbildu da. Dantzaria, dantza-maisua eta herriko saltsa guztietak...

Zergatik atzeratu dira aurten inauteriak?
Aurtengoan ohi baino beranduago ospatuko ditugu inauteriak . Otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena eta martxoaren 5ean Inaute Asteartea. Nolatan horren berandu? Inauterietako datak Aste Santuetako igandearen edo Pazko-igandearen arabera finkatzen dira. Garizuma, berrogei eguneko baraualdi kr...

Ezpata-dantza Jakin taldeari eskainitako Urrezko Dominean
Jakin taldeko lau kide historikok, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendik jaso dute 2018ko Gipuzkoako Urrezko Domina. Abenduaren 19an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ekitaldian ezpata-dantzarekin egin zaie harrera, ekitaldi horretan ohikoa...

'Dantzaldi klandestinoak' antolatuko dituzte hilean behin, Iruñean
Bueltan dira Iruñeko 'Dantzaldi klandestinoak'. Hilean behin, dantzatzeko hitzordua izanen da Geltokin, Oliveto kondearen kaleko 6.enean. Ostegun honetan izanen da hitzordua, 20:30ean. Hala, hilabeteko hondarreko ostegunean izanen dira dantzaldiak, ordu berean, eta zuzeneko musika izanen da. Saioa...

Martxan da "Faktoria" dantza eskola internazionala
Laida Aldazek, Marta Coronadok eta Carmen Larrazek La Faktoria Choreographic Center zentro koreografiko internazionala ireki berri dute Iruñean. Pasa den urtarrilaren 7tik hainbat nazionalitateko 23 ikasle ari dira lanean. La Faktoriak urtebeteko dantza garaikideko formakuntza trinkoa eskaintzen...

Idoia Besada: "Jakin egin behar dugu zeintzuk diren gure erroak"
Segurako dantza solteko txapelketa hirugarren aldiz jarraian irabazita, luze eta zabal elkarrizketatu ditu Idoia Besada eta Xabier Artola dantzariak Tolosaldeko Atarian Itzea Urkizuk. Besteak beste, azken urtetako lanaz, txapelketez edota euskal dantzaren norabideaz aritu dira. Lau urte di...

Zazpi dantza taldek eta 49 ekitaldik Bilbo dantzan jarriko dute 2019an ere
Aste honetan hasiko da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantz...
Dokumentuaren akzioak