Dokumentuaren akzioak
Askoa Etxebarrieta: "Espazio okupatuak oso garrantzitsuak izan dira niretzat"
Tabernan zerbitzari lanean aritzen zenean ipini zioten "La Pulga" ezizena Askoa Etxebarrieta (Gasteiz, 1976) flamenko dantzariari, mahaien artetik ziztu bizian ibiltzen zelako. Oholtzara igotzen denean ere antzera ibiltzen da, bizi. Balletean hasi zen haur zela, baina azkenean, flamenkoak harrapatu zuen. Bere bizitzako motorra omen da flamenkoa, buru-belarri dabil hamaika proiektutan, baina tarte bat hartu du Jon Rejadok Berrian egin dion elkarrizketarako.
Ballet klasikoa ikasi zuen, 8-9 urterekin hasi eta institutu garaian utzi zuen. Balleta, ikasketak, lagunartea... gehitxo zen eta ikasketak uztea proposatu zion aitari balletarekin jarraitzeko, baina "Aitak ez zidan utzi. Kuban hori ez litzateke gertatuko. Kultura askoz gehiago baloratzen dute han. Hemen esaten duzu dantzaria zarela, edo aktorea, abeslaria... eta hurrengo galdera da: Bai, baina zertan egiten duzu lan?".
Flamenkoak harrapatu zuen
Zortzi bat urtean egon zen dantza utzita, dantza garaikidera hurbildu zen, baina ez zuela betetzen dio Etxebarrietak, ez zuela harrapatu. Ondoren, Zaramaga auzoko gune okupatu batean egiten zuten korro flamenko batera gerturatu eta flamenkoak bai, harrapatu zuen "Hasieran, gehien harrapatu ninduena soinua izan zen: konpasa, oinekin erritmo jolasak... Perkusioa. Eta hortik aurrera, ikastera". Gasteizen jardun zuen hasieran eta urtebetera Granadara (Espainia) joan zen ikastaro trinko batera.
Flamenkoaren kontrako estereotipoak indartzeak kezkatzen du Askoa Etxebarrieta, "Francok flamenkoa hartu zuen, eta Espainiako ikurren artean sartu zuen. Voxek esan du flamenkoa defendatuko duela, ehiza eta halakoak defendatzen dituen bezala". La Pulgarentzat, ordea, flamenkoa da Andaluziako ijitoena, "Nahasketa baten ondorioa da: arabiarrak, hinduak, ijitoak... Baztertuta eta zapalduta egon diren horiena".
Diru gutxi eta ilusio handia
Administrazioen aldetik ere laguntzak falta direla dio, baina askotan dirua baino ilusioa behar dela uste du. Espazio okupatuak oso garrantzitsuak izan dira Etxebarrietarentzat, "Gasteizen, Granadan, Sevillan... Diru gutxi eta ilusio handia baduzu, atea irekitzen dizute aurrera egiteko. Horiengatik ez balitz, ez nintzateke izango gaur egun naizena. Espazio horietan ezagutu nuen nire bizitza mugiarazten duen motorra, nire pasioa".
Dantzatzeaz gain, oholtza atzeko lan denez arduratzen da La Pulga: entseatu eta proiektuetako kideekin egon, ikuskizunak saldu udaletara eta aretoetara deituta, diru laguntzak bilatu, eskolak eman, administrazio lana egin... Baina tablatura igotzen sentitzen du bere unea dela, La Pulgarena "inork lapurtu ezin didana. Ez dakit zergatik agertzen zaidan jarrera hori, baina egia da apur bat transformatzen naizela".
Elkarrizketa: «Taulan nagoenean nire unea dela sentitzen dut, inork lapurtu ezin didana» (Berria, 2019-04-14)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16