Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

2020/04/01
Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko Urmenetak egindako marrazkietatik, momentuz 4 jarriko ditugu eskuragarri. Ahaztu gabe paperezko Koloreaga liburu osoa (68 orr.) duzuela Dantzan-en dendan (denda.dantzan.eus) salgai. 

Liburuan aurki daitezkeen koloreztatzeko marrazki ederretako batzuk pdf-an deskargatzeko dituzue hemen:

1- Jaurrietako Axuri-beltza (pdf)

Axuri beltza, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

2- Berako mail-dantzak (pdf)

Berako makil-dantzak, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

3- Goizuetako inauteriak (pdf)

Goizuetako inauteriak, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

4- Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza (pdf)

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.