Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren
Flandriako, Kantabriako eta Euskal Herriko ezpata-dantzak ikusiko dira maiatzaren 27 eta 28an Eibarren ospatuko den Ezpata-dantzak jaialdian. Antwerpen, Dunkerque, Ruiloba, Legazpi, Zumarraga, Beasain, Deba, Markina eta Eibarko ezpata-dantzak ikusiko dira Kezka dantza taldeak antolatu duen jaialdian.
Victoria Eugenia eta dantza Donostian
Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren berritze lanak aurrera doaz, eta horren inguruko gogoetak egin dira joan den astean Topaketak jardunaldietan. Donostiako hiru kultur proiektu potoloei (Tabacalera, San Telmo eta Victoria Eugenia) buruz hitzegin dute topaketetan, eta Victoria Eugenia eta dantzari buruz Filgi Claveriek esandakoak biltzeko modukoak iruditu zaizkigu.
Bizkaiko Dantzari Eguna Mungian
Datorren maiatzaren 21ean ospatuko da Mungian Bizkaiko Dantzari Eguna. 80 dantza talde inguruk parte hartuko dute bertan. Goizean kalejira eta dantza emanaldia, eta arratsaldean erromeria dira Bizkaiko Dantzari Egunaren osagai nagusiak.
Look, Asier Zabaletaren lan berria
Maiatzaren 5ean egin zen aurre-estreinua Artelekun, baina maiatzaren 13an, larunbatean egingo da Asier Zabaletaren Ertza konpainiaren lan berriaren estreinaldi ofiziala Donostian, Gasteszena aretoan.
Jone San Martini elkarrizketa ETB2n
Ostiralean, maiatzaren 12an, ETB2ko Forum saioan, Jone San Martin dantzari donostiarrari egindako elkarrizketa eskainiko dute. Frankfurt-eko The Forsythe Company-ko dantzaria da Jone San Martin eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria jaso du aurten.
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute
Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).
Gipuzkoako dantzak sarean
Sarean dago Gipuzkoako Dantzak, Gipuzkoako dantzei buruzko informazio zabala, argazkiak, bideoak, azalpen historikoak, deskribapenak, eta dantza horiek hobeto ezagutzeko eta dantzatzeko material argigarria eskaintzen duen webgunea.
Dantza Plazan Gasteizen
Ostiral honetan, maiatzaren 5ean, abiatuko da Gasteizen, Folklore Akademiak antolatzen duen Dantza Plazan egitaraua. Plazan dantzak sustatu, eta mota bhonetako erromeriak antolatzen aitzindariak izan dira Gasteizen eta hamabost urteko eskarmentua dute zeregin honetan. Ostiralean hasi eta abuztuko jaietan egingo den saiorarte zortzi ekitalditan gozatu ahal izango da dantzaz eginez Gasteizen.
Errenteria Dantzan
Ballet Biarritz-en emanaldia, Gaztedi dantza taldearen kabalkada eta Ereintza dantza taldearen emanaldi berezia dira maiatzaren 1ean ospatu den Dantzari Txiki egunarekin abian jarri den Errenteria Dantzan jaialdiko osagai garrantzitsuenak.
Aurpegi berriarekin dator dantzan.com
Ez dago esan beharrik, konturatuko zineten noski, dantzan.com aurpegia garbituta, edo berrituta, datorrela gaur. Aurpegia aldatu da, eta barruko tripak ere goitik behera aldatu ditugu, nahiz eta lehen itxura batean, lehengo beretsua agertuko zaizuen. Izan ere, webgunea osorik berritu dugu, lehengo atalak errespetatuz, eta atal berri batzuk ere eskainiz.
Dokumentuaren akzioak