Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gari Beltza, BBj 2-ren lan berria
Ikusgarri berria aurkeztuko du datorren maiatzaren 19an eta 20an Ballet Biarritz junior 2-ak. Thierry Malandalain-ek sortutako hiru piezak osatzen dute Donostiako Gasteszenan aurkeztuko den Gari Beltza ikusgarriak.
Korpuz Asma, dantza garaikide ikastaroa Mikel Aristegirekin
Dantza garaikideko ikastaroa antolatu da datorren maiatzaren 26 eta 27rako Artelekun Mikel Aristegiren eskutik. Besteak beste "Alias", edota Sasha Waltz & Guests konpainietan aritutakoa da Mikel Aristegi.
Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren
Euskal Herria, Katalunia, Aragoi, Errioxa, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute datorren maiatzaren 19an eta 20an Iruñean eta Eibarren ospatuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.
Dantza ikastaroak Yerakhavets eta Urtzi Aranbururekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero udan antolatzen dituen dantza ikastaroen egitaraua aurkeztu du. Aurten ere bi irakasle gonbidatu ditu, bata Tatiana Yerakhavets, dantza klasikoko irakaslea eta joan den ekitaldian ere parte hartu zuena, eta bestea Urtzi Aranburu donostiarra, dantza garaikideaz arduratuko dena.
Jimeno Jurio saria emango diote Juan Antonio Urbeltzi
«Euskal folklorea aztertzen egindako lanagatik» Juan Antonio Urbeltzi emango diote Jimeno Jurio saria datorren astean Artaxonan. Sari hauek Artaxoako Udalaren ekimenez jaio ziren orain hiru urte.
Ansa, Nozal, Sarasua eta Brown sarituak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak dantzaren 5. sariak emango ditu gaur eguerdiko 12.00etan Donostiako Antzoki Zaharrean. Hauek dira aurtengo sarituak:
Gerardo Viana, 'Vladimiro' gerrako umetik koreografo handira
Ortuellan jaio zen 1926an, gerratik ihesi Sobiet Batasunera iritsi zen eta dantzaren munduan ibilbide oparoa egin zuen bertan. Bihar omenduko dute Bilbon Gerardo Viana ABBE elkarteak antolatutako ekitaldian.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Sasha Waltz koreografo alemaniarrak prestatu du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Egun horren inguruan hainbat dantza emanaldi eskaintzen dira mundu osoan barrena. Baita Euskal Herrian ere.
Dantzaren hilabetea Gipuzkoan
Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Gipuzkoako Dantzako Profesionalen elkarteak. Pasa den asteburuan hasi dira dantza ekitaldi horiek baina aste honetan izango dira emanaldi nagusiak.
Eskoletarako emanaldiak eta dantzari berri bat
Bigarren urtez jarraian, DANTZAZ elkarteak ikastetxeei Dantzaren inguruko hezkuntza-jarduera proposatu die. Hiru egunez, 2007ko apirilaren 24an, 25ean eta 26an, Ballet Biarritz junior 2 konpainiak Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari Thierry Malandainen koreografia bat bilduko duen programa berezia aurkeztuko du.
Dokumentuaren akzioak