Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Munduko haurrak eta dantzak Gauargi jaialdian
Dena prest da Ezpeletako Gauargi jaialdia abiatzeko. Uztailaren 12tik 17ra ospatuko da 2007ko Gaurgi, Umeen Nazioarteko Folklore Jaialdia. Armenia, Bashkiria, Bulgaria, Costa Rica, Polonia, Eslovakia, Kamtchatka, Okzitania-Gaskuña, Landak eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute jaialdian.
Armenia eta Serbiako folklore biziak
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia antolatu du Galdakaoko Andra Mari Dantzari taldeak. Armenia eta Serbiako dantza taldeek parte hartuko dute jaialdian Euskal Herriko taldeekin batera. Uztailaren 17tik 22ra Bizkaiko sei herritan ikusi ahal izango dira nazioarteko folklore jaialdi hauek.
Pirmin Treku oroimenean
Aste honetan urtebete egingo du Pirmin Treku dantzari zarauztarra hil zela. Hori dela eta, Zarautz aldean haren omenaldia antolatzeko lanetan gabiltza. Ezagunei eta familiakoei begirako omenaldia izango da batik bat, apala, eta ostegun honetan izango da ekitaldi nagusia, hilak 12, Zarauzko Euskalduna tabernan arratsaldeko zazpietan.
Dantzaren protagonismoa Donostiako Antzerki Ferian
Donostiako XIII. Antzerki Feriak dantzari emango dio protagonismoa bederatzi ikuskizun handi eskainiz. Carolyn Carlson koreografo estatubatuar ospetsuaren “Inanna” eta Heddy Maalen frantses/aljeriarraren “Udaberriaren sagaratzea” emanaldiak ikusi ahal izango ditugu Victoria Eugenia Antzokian. Eusko Jaurlaritzaren Dantza Plataforma Feriara elkartuko da areto eta kaleko lau antzerki muntaia aurkeztuz
Murixka dantza taldeak 50 urte
Aurtengo urte hau berezia eta gogoangarria da Lezoko dantzari eta dantzazaleontzat, eta orohar baita euskal dantza gustuko duen inguru hauetako edozeinentzat ere. Izan ere, 2007 urte honetan, Lezon dantza taldea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzen ari gara, mende erdia beraz Lezo dantzan hasi zenetik.
Kriskitin dantza taldearen 20. urteurrena
Aurten Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak hogei urte betetzen ditu dantza munduan. Hogei urteotan 400 bat dantzari eta 25 bat musikari eta hainbat eta hainbat laguntzaile pasatu dira dantza taldetik. Taldearen bokazioa euskal dantzak eta ohitura zaharrak berreskuratu eta ezagutaraztea izan da eta oraindik ere horretan dabil sasoitsu.
Afrika eta Euskal Herriaren arteko Begirunea
Afrikar eta Euskal kulturen nahasketa bat baino gehiago, Begirunea konpainiak bi kulturen partekatzea erakusten duen agerraldi berria sortu du. Kalitatezko agerraldi intimista eta aldarrikatzaile hau, 20 bat aldiz eskaini dute publiko aurrean.
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 234.000 euro banatuko dira (iaz 206.000) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta zabalkunderako.
Alicia Amatriain ETBko Forum saioan
Datorren ostegunean, ekainaren 28an, goizeko 9:00etan, Stuttgart Baleteko Alicia Amatriain dantzaria elkarrizketatuko du David Barbero kazetariak. Ordu erdiko elkarrizketa izango da, eta bertan Amatriainek bere ibilbideari errepasoa egingo dio, bere ikasketekin hasi eta profesional ibilbidean eman dituen urratsak aztertuz.
Geografia lezioak Portugaleten
Tartaristan, Uzbekistan, Mexiko, Brasil, Txina, Albania, Peru... Portugaleteko Folklore Jaialdiaren parte hartzaileen zerrenda ikustea geografia azterketa baten modukoa izaten da. Aurten ere mapa begiratu beharrean izan gara nazioarteko folklore jaialdi garrantzitsuan parte hartuko duten talde batzuren jatorria argitzeko.
Dokumentuaren akzioak