Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Inauteri dantzak Lizartzan
Asteburuan egingo dituzte Lizartzan herrian bertan gorde diren dantzak. Gipuzkoako dantzen artean sorta interesgarria osatzen dute Lizartzako dantza hauek. Hona hemen 2004ko inauterietan Lizartzan grabatutako dantzen sorta osoa.
Hnuy illa eta Damián Muñoz Max sarietarako proposatuak
Kukai dantza konpainiaren eta Tanttaka antzerki taldearen Hnuy illa ikuskizuna Max sarietarako proposatu dute. Euskerazko antzerki obren sailean izendatua izan da, beste bi lanekin batera. Damian Muñoz gasteiztarra ere gizonezko dantzaririk onenaren sarirako izendatua izan da. Martxoaren 30ean jakinen da irabazlea zein den.
Joxema Mendiolak dantza ikastaroa emanen du AEBetan
Añorgako Arkaitz taldeko zuzendari ohi eta Argia dantza taldeko dantzari izandako Joxema Mendiola Ameriketako Estatu Batuetara joanen da aurki, bertan hainbat dantza ikastaro emateko. Ipar Amerikako Euskal Erakundeen elkargoak antolatu duen ikastaroa otsailaren 12tik 24ra luzatuko da. Bertan, Arratiako jota eta porrusalda, Baxe Nafarroako iautziak, Baztango mutil-dantzak eta zenbait ingurutxo erakutsiko ditu, besteak beste.
Dantza Plazetan 2009: dantza Bilboko auzoetan
Martxan dago dagoeneko 2009ko Dantza Plazetan ekimena. Bilboko hainbat dantza taldek antolatzen dute Dantza Plazetan, dantza ekitaldiak eskainiz Bilboko toki ezberdinetan. Salbatzaile dantza taldea izan zen urtarrilaren 31an ekimenari hasmenta eman ziona. Egitaraua mardula da. Ondoren, abendura arteko emanaldi guztien zerrenda, taldeka antolatuta:
Inauteriak 2009: hemen dira aratusteak
Murgilduta gaude zeharo inauteri giroan. Dagoeneko urteko lehen mozorroaldiak pasa dira baina otsailarekin batera heldu da une gorena. Esaterako, larunbata honetan bertan (otsailak 7) ospatuko dira Donostian inauteria iragartzen duten Kaldereroak. Hauen ondotik, beste hainbat eta hainbat pertsonaia helduko dira.
Jon Ugarrizak sortu ditu Sabino Arana sarien galarako koreografiak
Heldu den larunbatean , urtarrilaren 31an, Sabino Arana Sabino Arana sarien XX. gala eginen dute Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan dantzak bere tokia ere izanen du Jon Ugarrizak gala horretarako espreski sortutako hiru koreografirekin. Horietako bi joan berri zaigun Mikel Laboaren eta Benito Lertxundiren bi abestitan oinarritutako piezak izanen dira.
Talaia ikuskizuna aurkeztuko du Gero Axular dantza taldeak
2004. urtean Donostiako Axular Lizeoko guraso batzuk “GERO” sortu zuten, Euskal dantzan urrats bat gehiago emateko asmoz. Talde honek ikusi zuen gure kultura ez dela bakarrik gorde eta zaindu behar, baizik eta landu eta bultzatu ere egin behar dela.
2009ko Hartzaro festibala
Zortzi egunez musikaldi, ikuskizun, kantaldi, rockaldi, dantzaldi, arplastik, mintzaldi ahantzi gabe janaldi goizetik gaua arte, amaturak, profesionalak, haurrak, gazteak eta helduak elgarrekin Ihauterietako Hartza ospatzeko, Uztaritzeko bazterrak inarrosten ari dira…
Aukeran eta Kukai, bide berriak
Aukeran eta Kukai dantza konpainiei buruzko erreportajea karrikaratu du Por la Danza aldizkariak. Bertan, bi talde hauen ibilbideari errepasoa ematen dio Iratxe de Arantzibia kazetariak: taldeen sorrera, haien bidea egiteko zailtasunak, tradizioarekiko lotura... horiek eta beste topa ditzakegu erreportaian.
Hilde Koch Donostian da Dantzaz-eko dantzariekin lanean
Egunotan, Donostiako "Arteleku" Arte Garaikideko Zentroan dugun dantza gelan, Hilde Koch koreografo donostiarra, bere sorkuntza berria Dantzaz konpainiko artistekin lantzen ari da. Koreografia berria, heldu den ekainaren 5an, Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko den programaren parte bat da.
Dokumentuaren akzioak