Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joxema Mendiolak dantza ikastaroa emanen du AEBetan

Dokumentuaren akzioak

Joxema Mendiolak dantza ikastaroa emanen du AEBetan

2009/02/06 09:42

Ipar Amerikako Euskal Erakundeek dantza ikastaroa antolatu zuen iazko udan. Bertako dantzarien errepertorioa birziklatzeko asmoz aurtengo otsailerako beste ikastaro bat antolatu dute. Añorgako Arkaitz dantza taldeko zuzendari ohi eta Argia dantza taldeko dantzari izandako Joxema Mendiola izanen da irakaslea. 

Otsailaren 12tik 24ra luzatuko da ikastaroa eta dantza talde ezberdinetako dantzariek hartuko dute parte. Hauek izanen dira landuko dituzten dantzak: Arratiako jota eta porrusalda, Nafarroa Behereko iautziak, Leitza, Iribas eta Bedaioako ingurutxoak, Iturengo soka-dantza, Erronkariko Ttun-ttuna eta Baztango zenbait mutil-dantza.

San Francisco, Boise eta Chinon emanen ditu eskolak Mendiolak.

Informazio gehiago hemen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.